Hurrengo hilabeteetako saio osagarriak eta aste honetako agendatxoa

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2010-04-20 10:42

Mintzakideko ikasturtea behar bezala amaitzeko hauxe da prestatu dugun eskaintza:

Apirilaren 29an poteoa Iruñeko Alde Zaharrean:
Arratsaldeko 8etan hasita Merkaderes kaleko Iruñazarra tabernatik.

Maiatzaren 22an Astitzko Mendukilo kobazuloak bisitatuko ditugu.
Ordua: Goizeko 09:30ean Decathloneko aparkalekuan.
Sarrerak:

  • 5€ 15 lagun baino gehiago joaten bagara
  • 7€ 15 lagun baino gutxiago joaten bagara.
Izen emateak: Maiatzaren 10a baino lehenago mintzakide(a bildua) topagunea (puntu) com helbide elektronikora idatzita edo 948 96 05 16 telefonora deituta.

Eta ekainaren 6an Mintza Eguna Arrasaten.
Egun horretarako plana oraindik prestatu gabe dugu, maiatzean zehar zehaztuko dugu.

Agendatxoa:
Apirilaren 20an, asteartean, KONTZERTUA: NEKEZ. 20:00etan Onki Xin tabernan.

Apirilaren 21ean, asteazkenarekin, HITZALDIA: Nafarroako ondare ez-materiala. Ahozko azken lekukotasunak. Gaizka Arangurenen eskutik. 20:00etan Zaldiko Maldikon.

Apirilaren 22an, ostegunarekin, BERTSO-KAFEA: Aitor Mendiluze, Xabi Paya eta Julio Soto. 19:00etan Nafarroako Unibertsitateko Eraikin Zentralean.

Apirilaren 22an, ostegunean, HITZALDIA: Jarraiduraz eta irekiduraz, han eta hemen. Jon Sarasuaren eskutik. 19:30ean Erraldoien Txokoan.

Apirilaren 22an, ostegunarekin, KONTZERTUA: KASKEZUR. 22:00etan Terminal tabernan.

Apirilaren 23an, ostiralean, BERTSO AFARIA: Xabier Legarreta, Iñigo Ibarra eta Unai Agirre. 22:00etan Txantreako Kaskallueta elkartean.

Apirilaren 23an, ostiralarekin, ANTZERKIA: “PREST GAUDE”. Lakrikun antzerki taldearen eskutik. 22:00etan Atarrabiako Gune Eszenikoan. 3 €. Antolatzailea: Karrikaluze euskaldunon elkartea.

Apirilaren 24an, larunbatarekin, DANTZA ETA MUSIKA IKUSKIZUNA: AXERI BODA. 12:30ean Gaiarre Antzokian.

Apirilaren 24an, larunbatean, EUSKARAREN EGUNA LA JARANAN: BERTSO BAZKARIA: Eneko Lazkotz eta Xabier Terreros. Ondoren dantzaldia Joxe Angelekin. 15 €.

Apirilaren 24an, larunbatarekin, BERTSO BAZKARIA: Julio Soto eta Uxue Alberdi. 14:30ean Berriozarko Zulo Alai elkartean. Helduak 16 €, haurrak 7 €. Txartelak Herria eta Iparra ostatuetan eta Auzalor euskaltegian salgai.


Utzi iruzkina: