BESTE BI PROPOSAMEN ARANGURENGO IBARREAN

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-03-25 12:14

Irulegi Euskara Taldeak eta Arangurengo Euskara Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu dituzte udaberrian zehar, lehenbiziko biak hauexek dira:

BERTSO BAZKARIA:


Apirilak 5ean eguerdiko ordu bietan  Ilundain baserri eskolako jantokian. Helduek 20€, haurrek 10€. Sarrerak Kultur Etxean, Aranetxean eta Euskara Zerbitzuan egongo dira salgai, betiko ordutegian, eta martxoaren 25etik apirilaren 2ra.

 Bazkalondoa Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiok girotuko dute.

 SUKALDARITZA BARAZKIJALE TAILERRA EUSKARAZ:

Apirilak 12, 19, 26 eta maiatzak 10, larunbatak, goizeko 10etan Mutiloabeitiko San Pedro elizaren egoitzan. Tailerra Amaia Alvarez sukaldariak gidatuko du.

Izen emateak Kultur Etxean, Aranetxean eta Euskara Zerbitzuan, ohiko ordutegian, martxoaren 31tik apirilaren 9ra. 


 INFORMAZIO GEHIAGO: 948 15 13 82 (ARANGURENGO EUSKARA ZERBITZUA)


Utzi iruzkina: