BERTSO AFARIA MENDILLORRIKO EZPONDAPEA ELKARTEAN

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-05-02 12:01

Hau da Mendillorriko Mintzakide talde batek bidali digun kronikatxoa, mila esker!!!
Pasa den apirilaren 15eko 22:00ak pasatxo zirela, afaria hasi zen Ezpondapea elkartean, Julio Soto eta Alaia Martinekin izango genuen ikuskizun paregabearen aurrekari, eta hor bildu ginen Mendillorriko Mintzakide taldeko kideak. Entsalada, okel, ardo, postre, kafe eta kopen inguruan mintza praktikak errez atera ziren edozein kideren ahotik. Bertso saioa postrearekin batera etorri zen, mantso eta lotsati hasieran, txaloka eta lotsagabekeriaz bukaeran. Oiartzuarra eta Nafarroako txapelduna abilezia izugarriaz aritu ziren hainbat gairen inguruan: Publikoaz hitz egiten, “Ezpondapea” izenaz, ligatzeaz, Mendillorriko baby boom-az, txokolatezko opiltxoez, mintzakide taldeaz, Xabier Letez, patxaranaz, tabakoaren legeaz, hitz politez, ligatzeaz (berriz ere??), etab. Barre, algara eta txalo zaparradarekin amaitu zuten saioa, eta haiekin argazkia atera genuen, hurrengo batean berriz etortzeko gonbitea luzatuz.
 
Hurrengoan gu ere bertsolari!!



Aste honetako agendatxoa:

Asteazkena maiatzak 4:
 20:00: BERTSO-ANTZERKIA: “Erregea eta bufoia”. Sustrai Colina eta Ander Lipusen eskutik. Nafarroako antzerki eskolan. Irrizikloa. 5-8 €.

Osteguna maiatzak 5:

19:30: BAKARRIZKETA: “Ogiyik karri etzun semia” Edurne
Agirrezabala eta KLOWN: “Klwontakatilu” May Gorostiagaren eskutik. Nafarroako antzerki eskolan. Doan. Irrizikloa.
20:00: HITZALDIA: Aranetxea: Trekking Dolomitetan. Oskar Urizen eskutik. Arangurengo kultur etxean. Arangurengo euskararen astea.

Ostirala maiatzak 6:
17:30: BERTSO-MERENDUA: Saioa Alkiza eta Irati Majuelo. Euskaldunon Biltokin.
19:00: IRAKURLE TALDEA: Lydia Tlemen “Amodio gutunak oinordetzan” liburua. Euskaldunon Biltokin.
20:00: ANTZERKIA: “Sabinaitor” Gorringo taldearen eskutik. Arangurengo kultur etxean. Arangurengo euskararen astea.
20:00: Antsoainen kantuz. Lapurbide plazan.
22:00: ANTZERKIA: “Aitarekin bidaia”. Hika teatroa taldearen eskutik. Atarrabiako Kultur Etxean. 3 €. Antolatzailea: Karrikaluze

Igandea maiatzak 8:
10:30tik aurrera EUSKARAREN EGUNA ARANGURENEN: Jolasak, musika, bazkaria...


Utzi iruzkina: