Berriak

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2013-06-05 14:03


Ez genuen alferrik esaten Mintza Eguna mintzalagunen jaia dela. Zer nolako giroa izan genuen larunbatean Elgoibarren! Balorazioak egiteko txanda izaten da oraingoa, baina ezin erakutsi gabe utzi argazki kamerekin betirako izoztu genituen uneak. Egunaren laburpen bat ikusi nahi duzue? Hemen daukazue! Herriko bertsolari eta dantzari gazteek egin ziguten ongi etorria.......

.segi irakurtzen

Uda helduko da??? Udako Mintzakide Taldeak ziur baietz¡¡
Bai, badakigu eguraldia askotan kontrakoa esaten duela bereziki zonalde honetan baina nork ez du oroimenean gerriko jaka gabeko udak? Oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda helduko da. 

Iruñerrian Sanferminak pasa ondoren izugarri nabaritzen da, jendeak igerilekuan edo hondartzan aurkitu dezakegu baina kaleak hutsik ikusten ditugu askotan.....

segi irakurtzen - izen-emate fitxa 

        Udarako planik bai? Zatoz Etxalarrera!

Joan den apirilean, Euskal Herriko hainbat txokotatik joandako 50 bat mintzalagun Etxalarko Mokorreko Borda baserrian elkartu ziren. Egindako bi topaketen helburua, herri desberdinetako mintzalagunak harremanetan jartzea izan zen, gainontzekoen errealitatea ezagutu eta lagun berriak egiteaz gain, euskaraz gozatzeko aukera izanik. 



Utzi iruzkina: