Aurkezpen hitzaldiak eta Mendi Taldea

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-10-20 16:09

Mintzakideren aurkezpen hitzaldiak aurrera doaz, aste honetan hementxe egonen gara programa aurkezten:

  • Urriak 20, astelehena Iruñeko Hizkuntz Eskolan arratsaldeko 18:00etan.
  • Urriak 21, asteartea, Atarrabiako Kultur Etxean 19:30ean.
  • Urriak 23, asteazkena Uharteko Zubiarte euskaltegian, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:30ean.
Honetaz gain Mintzakide Mendi Taldeak igande honetarako beste txango bat prestatu du, Ireber mendira. Hitzordua goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekutik. Informazio gehiago Mendi Taldeko blogean.
Argazkia: Ibon Mimentza


Utzi iruzkina: