ARGA IBAIAREN INGURUKO IBILALDIA ETA AGENDA

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-12-15 16:49

Igande honetan, abenduak 21, Mintzakide Mendi Taldeak 2008ko azkeneko ateraldia eginen du, oraingo hau oso lasaia eta urrunera mugitu beharrik gabe, Arga ibaiaren inguruko ibilalditxo bat.
Aste honetako agenda:

  • Abenduak 16 asteartea: Literatur Solasaldia Bernardo Atxagarekin. "Soinujolearen Semea". Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da helduen liburutegian.20:00etan Civican-en.
  • Abenduak 18 osteguna: KASKEZUR Iruñeko Terminal tabernan, 22:30ean.
  • Abenduak 19 ostirala: MUNDUA LO DAGOEN BITARTEAN. 20:30ean Tafallako Kultur Etxean. Musika, irudiak eta literatura uztartzen dituen ikuskizun hau Patxi Zubizarretak zuzendu du eta Iban Garate, Mikel Losada eta Felipe Barandiaran aktoreek parte hartzeaz gain Joserra Senperena piano jole apartak esku hartzen du. Ikuskizun hau liburu batetara eraman du Patxi Zubizarretak Txalaparta argitaletxearen laguntzaz. Informazio osatua, audioak eta bideo bat entzuteko aukera dago TXALAPARTAKO WEB ORRIAN.

  • Abenduak 21, igandea, SANTO TOMAS EGUNA, Zaldiko Maldiko Elkartean.
  • Abenduak 21 igandea, MUS TXAPELKETA AZKARRA Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean. Arratsaldeko 4etatik aurrera. Bikote bakoitzak 12€ ordaindu beharko ditu. Txapelketa hasi aurretik euskaraz erabiltzen diren esamoldeen ikastaro laburra emanen da.


Utzi iruzkina: