Abenduaren 21ean Santo Tomas ospatuko dugu.

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-12-15 09:57

Hurrengo astelehenean, abenduak 21, Mintzakidek ikasturteko bigarren saio osagarria eginen du, non eta Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 20:00etatik aurrera, Santo Tomas egunaren ospakizunean.
Joateko asmoa dutenek konfirmatu mintzakide(a bildua) topagunea.com helbidean edota 948 960 516 telefono zenbakira deituta. Konfirmazioak abenduaren 21eko 14:00ak baino lehen egin, mesedez.

Honez gain, aste honetan honako ekitaldiak nabarmendu nahi ditugu gure agendatxo honetan:

  • Abenduaren 18an, ostiralean, “IRAKURLE TALDEA” Euskaldunon Biltoki elkartean.
  • Abenduaren 19an, larunbatean, OSKORRIren gabonetako KONTZERTUA. Iruñeko Peñen Federazioarekin batera antolatuta. 19:30ean Anaitasunan.
  • Abenduaren 19an, larunbatean, KONTZERTUA: KHOUS, SEIURTE eta THE USKI´S. Tafallako KUBE aretoan.


Utzi iruzkina: