2 gonbidapen ditugu zozketatzeko!!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-03-30 09:45

Atarrabiako Karrikaluze elkarteak antzerki ziklo bat antolatu du apirilean zehar. Ziklo hau hiru emanaldiz osatua dago eta horietarako guztietarako gonbidapen pare bat zozketatuko ditugu. Gonbidapenak lortzeko 948 96 05 16 edo mintzakide (a bildua) topagunea.com posta elektronikora mezu bat bidalita (argi utzi izena eta harremanetarako telefonoa).

  • Apirilak 3: Ez dok hiru bikoteatroa “Larru haizetara”.
  • Apirilak 17: Txalo Produkzioak “Grönholm metodoa”
  • Apirilak 24: “Erregea eta bufoia”. Nor baino nor, bertsolaria eta aktorea.

 

Antzezkizun guztiak 22:00etan hasiko dira eta sarrerak 3 euroan egonen dira salgai.

 

Egitaraua eta informazioa hemen ikusgai.

 

 

Aste honetako agenda:

 

Martxoaren 31an, asteartean, HITZALDIA: ”ZERU URDINA,OSKORRIA ETA GAUAREN ILUNTASUNA” 19:30ean Berriozarreko Artekale 14ko Udal Aretoan.

 

Martxoaren 31an, asteartean, KORRIKA Zizur eta Tafallatik pasako da.

 

Apirilaren 3an, ostiralean, IRAKURRIZ LIBERTITZEN GARA-LITERATUR SOLASALDIA -Irati Jimenezen azken liburua- “Bat,bi,Manchester” 20:30ean Zaldiko Maldiko Elkartean.


Utzi iruzkina: