INFORMATIKA

mila 1456151397810 Lara Garate | 2011-10-20 09:27


Definizioa: Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da.


Ordenagailua: Ordenagailu edo konputagailu programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da.

Ordenagailu motak:

  • Konputagailu pertsonala (PC): tamaina txikiko ordenagailua da, dituen ezaugarriak kontuan hartuta, erabiltzaile bakarrarentzat pentsatua, hau da, une oro lanean pertsona bakarra onartzen duena.

  • Konputagailu eramangarria (laptop): pisu eta tamainarengatik pertsona batek berekin erraz eraman dezakeen konputagailu pertsonala.

  • Zerbitzari edo ostalaria: sare batera konektatuta dagoen eta beste ordenagailu bat edo batzuk zerbitzuz eta informazioz hornitzen dituen ordenagailua.

  • Konputagailu txertatua: helburu oso zehatza betetzen duen konputagailua.

  • PDA (palmtop): laguntzaile digital pertsonala (personal digital, assistant) deitua.

  • Konputagailu nagusia (mainfamre): enpresetan aplikazio bereziak edo handiak exekutatzeko erabiliak.

  • Superkonputagailuak: oso kalkulu handiak eta konplexuak egin ahal izateko eraikitzen dira.

Softwarea: Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.

Hardwarea:
Hardwarea ordenagailu  baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromaniako eta mekanikoak; softwarearen kontrakoa, izan ere, honek osagai ukiezinei egiten baitie erreferentzia.

Periferikoak: Periferiko bezala ordenagailua kanpo informazioarekin komunikatzeko gaitasuna ematen dioten unitate edo dispositibo bezala ulertzen da.

  • Sarrerako Periferiakoak: Kategoria   honetan informazioaren sarrera baimentzen dituztenak sartzen dira, orokorrean kanpo iturritik datozenak edo erabiltzailearen eskutik.

Escaner:

Teklatua:


  • Irteerako Periferiakok: PUZek eragindako operazioen informazio erresultanteari irteera emateko baimentzen dituztenak dira.

  • Sarrera irteerakoak: Sarrera eta irteera dispositibo bezala operatu egin dezaketen horiek dira.

Prozesadorea:  Prozesatzeko unitate zentrala, PUZ konputagailu digital baten osagaia da eta konputagailuaren programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen ditu.

RAM memoria: RAM edo Random Access Memory  bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da.



Utzi iruzkina: