KORRIKAK EMAKUMEAK OMENDUKO DITU

leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-02-16 21:52

Erakutsi zure atxikimendua korrika 15en manifestuari. KLIKATU HEMEN

Muestra tu adhesión al manifiesto de korrika 15
. KLIKATU HEMEN
:: Korrika 15en manifestua ::Dagoeneko jakingo duzunez, korrika 15ek euskal emakumea omenduko du, euskal emakumeak gure hizkuntzaren transmisioan izan duen garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi dituelako. Beraz, urtetako menderakuntza, jazartze eta zigorrei aurre egiteko eta euskal kultura eta euskara, belaunaldiz belaunaldi, gorde eta transmititzeko, euskal emakumeek izan duten indarra, adorea eta balioa omendu nahi ditu korrika 15ek.

Hori dela eta, korrika 15ek honekin batera doakizun manifestua idatzi du, euskal emakumeek omenaldi honi euren atxikimendua adierazteko aukera izan dezaten. Izan ere, korrika 15ek milaka sinadura jaso nahi ditu, garai ezberdin eta zailetan gure hizkuntza etxean gorde, atxiki eta ahoz aho iraunarazi duten emakume ezagun zein ezezagunen lana aitortzeko eta etorkizunean haien lanari eusteko konpromisoa hartzen dugula adierazteko.

Horregatik jotzen dugu zuregana, hain zuzen ere, zeure sinadurarekin atxikimendua adierazteaz gain, zeure inguruan ekimen honen berri ahalik eta gehien zabal dezazun eskatzeko. Euskarak aurrera egingo badu, gaur egungo emakumeoi dagokigulako lekukoa hartzea, geure hizkuntzaren berreskurapena eta iraupena bermatzeko.

Erakutsi zure atxikimendua korrika 15en manifestuari

Sinatzaileen zerrenda osoa ikusi.


Utzi iruzkina: