Zapatuko iñauterik

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2012-01-15 14:44

Aurreko bilera saiakeraren ondoren, tsunamia itsaso bare batetan geratu dela esan daiteke, 3-4 pertsona azalduta ezin direlako erabaki asko hartu inauteriak bezalako egun batetan dagoen lan guztia kontutan harturik.
Hala ere, lehen bilera saiakerarekin soilik geure burua itotzeko intentziorik ez dugunez, hurrengo asterako beste bilera bat deitzen dugu, jende gehiago animatuko denaren esperantzaz, eta hortaz, zapatuko inauteriekin jarraitzeko intentzioz. Bigarren bilera honetara berriz ere oso jende gutxi azalduko balitz, orduan bai, zapatuko inauteri eguna bertan behera uzteko erabaki zaila hartu beharko genuke.
Beraz animatu, lagunei komentatu, oharra konpartitu… ea aurten ere legazpi zapatuan mozorrotu dezakegun!
Bilera asteartean izango da, hilaren 17an, arratsaldeko 7retan, hau ere ekonomatoan.
ANIMO LA OSTIA!!!


Utzi iruzkina: