2012/04/26 15:06:49.753000 GMT+2
Aurten Legazpiko Gaztetxeak 15 urte betetzen ditu eta urteurren hau
ospatzeko blog berria egin dugu, ospakizun honen harira gertatzen den
guztiaren berri eman ahal izateko. Legazpiko Gazte Asanbladari buruz zer
edo zer jakin nahi izanez gero, sartu gure blogean.
Hau da helbide berria:
www.legazpikogaztetxea.wordpress.com
Posted by: legazpikogaztetxea.2012/04/26 15:06:49.753000 GMT+2
Tags:
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2012/02/13 22:16:27.513000 GMT+1
Iñauterietako ostiralean,
Gaztetxeko pasarelan, mozorro desfile xelebrea ospatuko da. Gaueko 00:00etan hasiko
da festa eta epaimahai aditua bertaratuko da
mozorro onenei merezi duten saria banatzeko. Jendearen parte hartzea oso
garrantzitsua izango da, desfile berezi honi merezi duen giroa emateko.
Animatu eta agertu zaitez
Gaztetxeko pasarela xelebre hontara!!!
Posted by: legazpikogaztetxea.2012/02/13 22:16:27.513000 GMT+1
Tags:
agenda
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2012/01/24 16:03:57.572000 GMT+1
Nahiz eta denbora gutxiren faltan egon, zapatuko inauteriekin aurrera
egiteko erabakia hartu da. Hilabete baino gutxiago geratzen bada ere,
zeozer itxurosoa egiteko modua ikusi da bi bileretan azaldutako gazteen
aldetik.
ITSASOA da aurtengo gaia, mozorrotzeko zein karroza ta kalejirarako
joku dexente ematen du. Baina berriz ere dei bat egin nahi diogu
legazpiko jende guztiari, zahar zein gazte, elkarte, lagun talde, eta
batez ere kuadrilei. Gaia askoz ere ikusgarriagoa da talde txikitan
tematikari buruzko mozorroak eramanda, kalejiran jokua eman dezaketen
numeritoak erdi prestatuta… hitz batean, denon artean gaia zabalduta eta
eta talde bezala aurrera eramaten inplikatuz. Ez dugu kalejira
karrozara eta bertan daudenei mugatu nahi, herri osoan ibiltzen bait
gara eta askoz gehiagorako potentziala dugula dakigulako.
Aurretik esandakora mugatzen jarraitu ezkero ez diogu bizitza luzerik ikusten egun honi.
Karrozaren
idea garatzeko, kalejirari buruz hitzegiteko eta egun honi beste
bultzada bat eman diozaioken edozer gauzataz hitzegiteko, arratsalde
gehieneatn biltzea espero dugu karroza egiteko utzi diguten pabiloilan.
Aurretik ekonomatoan egingo genuela esan bagenuen ere, azken orduko
arazo bategatik ezin izango bertan egin. Arazoa ekonomatoa uzten digun
pertsona berak konpondu digu beste pabiloi txiki baten leku bat utzi
bait digu, hemendik eskerrak eman besterik ezin dugu egin, bere laguntza
gabe ezinezkoa bait dugu karroza bat antolatzea (ordaindu ezin dugun
prezio bat ordainduta ez bada)
Lokal berria aitxuri ondotik txillida lekura doan kailejoiaren bukaeran dago, lnagintza enpresaren ondoan hain zuzen ere.
Horregatik
egun hortarako berriz ere mundu guztia animatu nahi dugu, batez ere
kuadrillak, bertan lanak garatzea errazagoa dela ikusten dugulako eta
gazteriaren antolaketan talde garrantzitsuenak direlako.
Laster egitaraua (printzipioz tipikoa) argitaratuko dugu eta
bazkarirako tiketak salgai jarri. Edozein proposamen edo dudatarako
gazte asanbladarekin kontuak jarri zaitezkete, edo atsalderen batetan
karroza egiten ari garen lekutik pasata.
OLATU HAU PASATZEN EZ DEZAGUN UTZI!
Posted by: legazpikogaztetxea.2012/01/24 16:03:57.572000 GMT+1
Tags:
agenda
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2012/01/15 14:44:54.837000 GMT+1
Aurreko bilera saiakeraren ondoren, tsunamia itsaso bare batetan geratu
dela esan daiteke, 3-4 pertsona azalduta ezin direlako erabaki asko
hartu inauteriak bezalako egun batetan dagoen lan guztia kontutan
harturik.
Hala ere, lehen bilera saiakerarekin soilik geure burua itotzeko
intentziorik ez dugunez, hurrengo asterako beste bilera bat deitzen
dugu, jende gehiago animatuko denaren esperantzaz, eta hortaz, zapatuko
inauteriekin jarraitzeko intentzioz. Bigarren bilera honetara berriz ere
oso jende gutxi azalduko balitz, orduan bai, zapatuko inauteri eguna
bertan behera uzteko erabaki zaila hartu beharko genuke.
Beraz animatu, lagunei komentatu, oharra konpartitu… ea aurten ere legazpi zapatuan mozorrotu dezakegun!
Bilera asteartean izango da, hilaren 17an, arratsaldeko 7retan, hau ere ekonomatoan.
ANIMO LA OSTIA!!!
Posted by: legazpikogaztetxea.2012/01/15 14:44:54.837000 GMT+1
Tags:
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2011/12/18 16:15:43.134000 GMT+1
Olentzerok oparik ekartzea nahi badezue, txintxok izan, ta gabon gaueko bezperako LGAn bilerara etorri, atsaldeko 7tan.
Bertan ihauteriei buruz hitzeingo deu, beheko lokaleko lanekin
jarraitzeko egun eta orduak zehaztuko ditugu ta 15. urteurrenai buruz
hitzeiten jarraituko deu. Animau la ostia, merezi dola! Zabaldu mezue
ahal dezuen gehiena ta gogorau guztiz irekie dala.
Posted by: legazpikogaztetxea.2011/12/18 16:15:43.134000 GMT+1
Tags:
agenda
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2011/12/10 12:42:40.353000 GMT+1
Badator txikitero eguna 2011 Abenduaren 28an!
Iazko egitarau berbera:
12:30tan poteoa gaztetxetik
14:30tan bazkaria gaztetxen Ondoren,
salbesekienpueda!
Bazkarirako txartelak gaztetxean salgai,
15 eypo
Epemuga: abenduak 23
Erosi epe barrun dedio!!!
Aurtengo kantaldiek arrakasta handia
izatea espero dugu, aurten MARIATXIAK izango bait ditugu egunean zehar.
No me sean chingones y venganse a mojar el
gaznate cabrones!!
Posted by: legazpikogaztetxea.2011/12/10 12:42:40.353000 GMT+1
Tags:
agenda
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2011/12/10 12:38:44.024000 GMT+1
Badator txikitero eguna 2011 Abenduaren 28an!
Iazko egitarau berbera:
12:30tan poteoa gaztetxetik
14:30tan bazkaria gaztetxen Ondoren,
salbesekienpueda!
Bazkarirako txartelak gaztetxean salgai,
15 eypo
Epemuga: abenduak 23
Erosi epe barrun dedio!!!
Aurtengo kantaldiek arrakasta handia
izatea espero dugu, aurten MARIATXIAK izango bait ditugu egunean zehar.
No me sean chingones y venganse a mojar el
gaznate cabrones!!
Posted by: legazpikogaztetxea.2011/12/10 12:38:44.024000 GMT+1
Tags:
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2011/12/04 17:18:12.508000 GMT+1
Ostiralean egindako bileran gaztetxeko beheko lokaleko txukuntze lanekin aurrera jarraitzea erabaki zen. Horretarako astelehen honetan, abenduaren 5ean atsaldeko 4 terdietan eta asteartean 5etan gelditu gara gaztetxean bertan. Denon laguntza eskertzekoa eta beharrezkoa da. Animatu! Edozein ideia ongietorria izango da.
Bestalde, txapak egiteko tailer edo ikastaro bat hasi dute; eta aste honetan errepikatzeko asmotan daude. Honen inguruan informazio gehio emango dugu, tailer gehiago egin nahi dira eta.
Hurrengo ostiralean beste bilera bat egingo da ohiko orduan, 7etan. Etorri bildurrikpe.
Posted by: legazpikogaztetxea.2011/12/04 17:18:12.508000 GMT+1
Tags:
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2011/12/01 21:30:45.184000 GMT+1
Aupa lagun!
Azken asteotan jakitera eman dugun bezala, LGA indarberritzeko asmotan gaude eta horretarako bilerak antolatu eta ekintza-dinamika bat sortzen hasiak gara. Adibidez, gaztetxeko beheko lokala auzolanean txukuntzen hasi gara ahalik eta erabilera anitzena emateko intentzioarekin.
Beraz, gaztetxean egiten diren gauza guztien berri emateko jarri dugu berriz ere abian zaharkitua zegoen Blog hau. Ahalik eta eguneratuen egon dadila saiatuko gara.
Gainera, 2012. urtean gaur egungo Gaztetxeak (garai bateko hiltegiak) 15 urte beteko ditu eta LGAri martxa berria emateko aitzakiarik aproposena iruditzen zaigu.
Gogoratu: Bilera eta ekintza guztiak guztiz irekiak dira; denontzako lekua dago eta denok egin dezakegu gure ekarpena!
Ostiral honetan, abenduaren 2an, atsaldeko 7etan gaztetxean bertan egingo dugu hurrengo bilera. Animatu dedioo!!!
Posted by: legazpikogaztetxea.2011/12/01 21:30:45.184000 GMT+1
Tags:
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2009/02/15 13:49:32.189000 GMT+1

BERTSOLARIAK:
Fredi Paia
Xabier Silbeira
Jokin Uranga
NOIZ: Martxoak 7, larunbata, 14:00etan
NON: Gaztetxean
MENUA:
Paella
Haragie saltsan
Postrea
Kafeak eta kopak
PREZIOA: 18 €ypo
EROSI TXARTELAK KARIBE ZAHARREAN EDO GAZTETXEAN, MARTXOAREN 1A BAINO LEHEN
OHARRA!! Martxoaren 1etik aurrera ez da txartelik salduko.
Posted by: legazpikogaztetxea.2009/02/15 13:49:32.189000 GMT+1
Tags:
agenda
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
Next posts