Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2006/02/14 12:09:33.549000 GMT+1

San Valentin odoltsuak

Institutuan nengoenean guztiok irrikaz itxaroten genuen San Valentin eguna, garai horretan norbaitek “Maitasun-Postontzi” bat kokatzen baitzuen sarrera aldean. Postontzi horretan edonork utz zezakeen maitasun mezu bat bere bihotzeko azukre koskorrarentzat: gelakidea, saskibaloi jokalaria, matematika irakaslea (maitasuna itsua eta zentzugabekoa omen). Isilpean eramandako sufrimendua desestaltzeko garaia zen, edota errotuta bezain ankilosatuta zegoen maitasuna harrotzeko momentua.

Neronek ere miresle arraro bat nuen, San Valentin gutun arraroak bidaltzen zizkidana. BUPeko bigarren mailan nintzela, adibidez, honako hau helarazi zidan: “Orain dela hirurogeita zortzi urte, gaur bezalako egun batean, Al Caponek bere San Valentin eguneko masakre famatua eraman zuen aurrera. Konpetentziako zazpi gangster hilarazi zituen, paretaren kontra, bizkarretik tiroka.”

Nire miresle arraro horrek ez zuen gutunak sinatzeko ohitura, baina saiatua zen. Hurrengo urtean, Maitasun Postontzian, hurrengoa: “San Valentin eguna, 1945ean. Dresden hiritik hegazkinen motorrak entzun daitezke. Ordu batzuen buruan: kea, hondakinak, gorpu mutilatuak besterik ez.”

Ez nituen karta hauek faltan sentitu institutua utzi nuenean (batzuetan beldurgarri suertatzen zitzaizkidan anonimo horiek), baina San Valentin egunaren kontrako sentimendu baten arrastoa utzi zidaten.

Ez da hau tendentzi orokorra, jatetxe, saltoki handi eta interneteko bikote-bilatzaileentzako zorionerako. Meetic eta Match bezalako web orriek (zeintzuek sei hilabetetan benetako maitasuna topatu ez baduzu, dirua bueltatzen dizuten) 15 milioi euro fakturatu zuten pasa den urtean, Espainian bakarrik. Burtsara atera dira. Telebistan iragartzen dira. Eta dena jendea San Valentinen onuretaz konbentzitzen lortzeagatik.

Nire gogoa, ordea, egun hauetan, Chicagon dago, Al Caponeren garaian, edota Dresdenen, bigarren mundu gerraren amaieran. Morboa ala maitasuna? San Valentin egunean, nik morboa nahiago.

Ps. Zeren bila zabiltza zu, goiko esteka horietan klik egin duzun hori?

Posted by: Katixa.2006/02/14 12:09:33.549000 GMT+1
Tags: valentin capone maitasuna dresden | Permalink | Comments (6) | References (0)

Comments

Hau da hau Katixa.

Ez nuen espero, San balentin eguneko mezurik politenak, halako ikutua izango zuenik.

Ze ona!

A! Nik ez det klikatu. Ez dakit ze tokitan uzten nauen horrek.

_

 

 

 

Posted by: Patxi.2006/02/15 00:30:40.922000 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Gaur lanean paziente batek esan deusta "San Balendin"en bezperan andrearen atzamarrak nahigabe harrapatu zituela anbulantzian montatzean.

Osasunean eta gaixotasunean...

 

Posted by: patxi lurra.2006/02/15 18:27:31.097000 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi

Blogak eta literatura mahaingurua egingo dute otsailaren 17an (ostirala) 18:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Bertan izango dira Iban Zaldua, Katixa Agirre, Xabier Mendiguren eta Markos Zapiain. Moderatzaile: Mikel Iturria.

Posted by: .2006/02/17 10:59:6.222000 GMT+1

Zoriontasunaz eta sexualitateaz hitz egiten zuen filosofoarekin sekulako barreak botako nituela uste dut. Pipertuta zegoenaren aurpegiak eta ahotsak, beren hitz xelebre, eztabaidagarri eta jakintsuak, oraindik ere erakargarriago egiten zituzten. Ondoren zu agertu zinen atzeko pantaila erraldoian, zure etxe berrian, beti bezain zu... Ikaragarria da, hitz egiten zuen neskarekin zenuen antza. Zuk bezala hitz egiten zuen eskuekin, begiekin, masailekin. Gero beste hark ez dakit zer kontatu zuen, blogez eta literaturaz. Eta azkenik, perilladunaren (eta haren lagunen) istorio krudela.

"Gustatu zaizue?"

"¡Oh cállate, por el amor de Dios!"

Entzun zenuen? Bai, ni nintzen, Balaklaba, hanka egin zuen putakume horren zakututik oihuka. 

 

Posted by: Balaklaba.2006/02/18 15:03:44.961000 GMT+1
gbklub.blogspot.com

Posted by: aitorr.2007/02/02 05:50:18.121000 GMT+1
http://aitorr.blogspot.com

Tag: dresden. San Valentin odoltsuak 2006/02/14 12:09:33.549 GMT +1. About this. Q & A (Azpikeriaz and night) I have also written books as well as blogs. ...

Posted by: Dating.2011/04/04 21:24:18.687000 GMT+2
http://yangutu.com

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru