Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/12/15 14:06:29.567000 GMT+1

Kirmen Uriberekin berrabiaraziko dugu Irakurlearen Tartea

Oporraldi luuuuuze baten ostean, datorren ostegunean, hilaren 18an, martxan jarriko dugu atzera berriz Mahatserriko Irakurlearen Tartea.
Kirmen Uribe izango dugu gonbidatu. Bilbao-New York-Bilbao bere lehenengo nobelaz berarekin hitz egin nahi baduzu, badakizu non egongo garen. Eta ez badakizu, segituan argituko dizut.

Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga)
Abenduak 18, ostegunarekin, arratsaldeko 20:00etan.



Etortzerik ez baduzu, zure galdera edo iruzkinak utzi ditzakezu komentarioen txokoan.

Sautrelan elkarrizketatu dute dagoeneko.

Eta Beñat Sarasolak Berrian egindako kritikak polemikarako aukera pizten du.

Bertan ikusiko dugu elkar?

Posted by: Katixa.2008/12/15 14:06:29.567000 GMT+1
Tags: new_york irakurle bilbao uribe tartea kirmen | Permalink | Comments (1) | References (0)

Comments

Aspaldiko partez, bai, alkar ikusiko dogu. Kirmenen etorrerak merezi dau-eta. Liburua ia-ia amaitu dot, eta Beñat Sarasolaren kritika irakurrita beragaz zelabait bat egiten dot, neure ikuspegi profanotik. Halandabe, pasarte batean Kirmenek nonoren aitamena egiten dau emozinoa sortzen daben liburuak desbardintzen besteetatik. Eta neuri,  pasarte batzuetan behintzat, zirrara hori sortu deusta Kirmen. Eta horrexegaitik bakarrik merezi egin deusta liburuak, elebarrien kategorian sailkatu ala ez.

I shall be there on thursday.

Posted by: patxi lurra.2008/12/15 17:11:51.675000 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru