Azkar azalduta: beste medioetako albisteak igo, promozionatu eta eztabaidatzeko webgune parte-hartzaileak dira aipatutako guztiak. Erabiltzaileok hortik zehar irakurritako albisteak bidaltzen ditugu. Jendeak bozkatzen baditu, lehenengo orrialdera pasako dira. Eztabaida sutsuak ere piztu daitezke iruzkinen atalean.

Azkar azalduta: beste medioetako albisteak igo, promozionatu eta eztabaidatzeko webgune parte-hartzaileak dira aipatutako guztiak. Erabiltzaileok hortik zehar irakurritako albisteak bidaltzen ditugu. Jendeak bozkatzen baditu, lehenengo orrialdera pasako dira. Eztabaida sutsuak ere piztu daitezke iruzkinen atalean.
Erabiltzaile guztiak ez dira berdinak, baina. Karma delakoak markatzen du bakoitzaren kategoria. Botoak lortzeko moduko albisteak zabaldu, iruzkinetan boto positiboak lortu… horrek guztiak erabiltzailearen karma puzten du.

Ideia interesgarria da, egunkari tradizionalak ere sistema kopiatzen ari dira. Zutabegileentzat, ordea, amesgaizto hutsa. Berrien jarioa etengabea da eta horrela ez dago modurik: berehala zimurtzen dira albisteak. Hainbeste, non, momentu honetan (14 ordu pasa dira Obamaren garaipena konfirmatu denetik) haren inguruko berriak trufaz hartuak diren. "Eta Heath Ledger? Hil egin da, ala?" "Obama? Nor da Obama?" Kontu zaharkitua dagoeneko.
Zutabe baterako gai bila dabilenak, beraz, jai dauka: albistea aukeratu eta beste hamaika berri berriago agertuko zaizkio ate-joka. Uxue Apaolazak ETAk albiste izateari utziko ote zion galdetzen zuen pasa den larunbateko zutabean, ikusita zeinen azkar igo ziren Greziako Sofiaren deklarazioak gehien irakurritako albisteen rankingera, ETAk unibertsitate batean eta abisua eman gabe bonba bat jarri zuela ahantzurara kondenatuta gelditzen zen bitartean. Baina Sofiarena ere pasa zen, eta orain Obama hizpidera ekartzea trufaka hartzen da Meneamen. Berri berriagoen zain gaude guztiok. Badakigu etorriko direla.
ETAk ez dio akaso albiste izateari utziko, berria ordea, ez dakit izan daitekeen. Meneatzeko gogorik ere ez du pizten ia inorengan. Jendeak bere karma zaindu nahi du. Bi eguneko aurrerapenaz lan egin behar duen zutabegileak bezalaxe.

Comments
Posted by: Tarantino=farsante.2008/11/07 18:10:9.346000 GMT+1