Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2013/05/19 20:15:23.783930 GMT+2

NAKBAD OROIMEN EKITALDIA

Maiatzak 15ean ospatzen da berez egun hau!! Guk ere elkartasuna erakutsi nahi izan dogu eta bitartean  Palestinan gertatzen ari danaren inguruan zeozer gehiago ikasi eta ulertu ere!

Egutegi kontuak direla eta aste bete atzeratu behar izan dogun arren, aste honetan ospatuko dogu egun hau Karabien!

kartela palestina

 

 

Posted by: harriketarrak.2013/05/19 20:15:23.783930 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/05/11 11:36:38.546249 GMT+2

MANDAULI IRRATIA ZUZENEAN LEMOAKO KARABIE GAZTETXETIK

http://bashatee.com:8000/radio

Posted by: harriketarrak.2013/05/11 11:36:38.546249 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/05/03 12:40:6.721232 GMT+2

BLACK & BALTZ jaialdia. Maiatzak 10-11

Badatoz musika beltza eta irratiaren jardunaldiak lemoako gaztetxera!!

  • BLACK & BALTZ KARTELA

Musika ezberdinaz gozatzeko, ezagutzeko eta elkarbanatzeko egun biko jaialdia sortu dogu Astrapalea musika elkarteagaz batera.

 

Mandauli irratiaren prestaketarako IRRATI TAILERRA izango dogu lehenik eta behin. Irrati bat zelan sortu, kudeatu eta zabalduuu!!Irolako eta Halabediko lagunak etorriko jakuz... EZ GALDU AUKEREA!!

 

Gauaz gozatzeko, 22:00tan musika beltzaren historia kontatuko duen KONTZERTU DIDAKTIKOA hasiko da... musikariz, dantzariz eta hizlariz girotua.

 

eta gaua amaitzeko INGURUKO MUSIKARI GUZTIEI GONBIDAPENA LUZATU GURE DOTSEGU karabie gaztetxeko II. JAM SESSIONean parte hartzeko.

 

Maiatzak 11.

 

Eguna ondo hasteko... MANDAULI IRRATI ASKEAREN I. saioa izango dogu entzungai!!(azkena izingo ete da??). Arratiko eragile, irratizale, musikazaleek sortutakoa!

 

Bitartean Igitie nekazari agroekologikoen elkartearen azoka izango dogu herrian.

Djembe erakustaldia, bazkari herrikoia, New Orleans-eko doinuekaz girotutako kalejira, ....

BAZKARIRAKO TIKETAK SALGAI GAZTETXEAN ETA IGORREKO HERRIKOAN!!

ETA KONTZERTUAK!!!

 

ERDU GAZTETXERA!!! 

 

 

 

Posted by: harriketarrak.2013/05/03 12:40:6.721232 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (1) | References (0)

2013/04/28 21:00:55.309324 GMT+2

MIKROIPUIN EROTIKOEN MASTERRA II.edizioa

Sentitu, pentsatu, berotu, gozatu, .......

Aurten be Mikroipuin Erotikoen Masterra jarri dogu martxan. Badakizue... guztiz anonimoa da..... hemen bertan, blogean, komentario moduen idatzi eta ekainak amaieran danak batu eta iazko moduan liburuxka sortzen egiten saiatuko gara!

Danok bizi izan doguz momentu erotikoak, beste bategaz, batzukaz, bakarrik, .... Eta danok daukaguz oraindik bizi ez baina amesten doguzan bizipen eta momentu erotikoak, beraz, ..... imaginatzen hasi, berotu eta idatzi! Animau!!

Ipuin erotikoa bai

 

Posted by: harriketarrak.2013/04/28 21:00:55.309324 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (4) | References (0)

2013/04/23 11:50:6.585712 GMT+2

BERTSO AFARIE KARABIEN

Bariku honetan 21.30ak inguruan Bertso Afarie dau Karabien!

Ondino badauz sarrerak, beraz, baton batek gure badauz, gaztetxera deitu, bertati pasau edo blogean idatzi!!

                          bertso afarie

Posted by: harriketarrak.2013/04/23 11:50:6.585712 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (1) | References (0)

2013/04/16 12:59:9.309438 GMT+2

ISPILUA antzezlana DOMEKAN

Apirilean be badakargu antezlana.

Domekan, arrastiko 19.00 izango da Karabien

Aldatzen Laguntzen antzerki taldekoak etorriko dira, ISPILUA antzezlana aurkeztuten!

Beraz..... badakizu.... animau eta etorri gaztetxera domeka entretenidu bet pasetan!!

Antzezlana.ISPILUA

Posted by: harriketarrak.2013/04/16 12:59:9.309438 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/04/03 21:17:23.522468 GMT+2

Agur BIDEAN GALDUTA Agur

Apirilak 13an BIDEAN GALDUTAk azken kontzertua emongo dau Karabien!!

Beste kontzertu bat be egongo da.... begitu kartela!!

 

cartel copia

Posted by: harriketarrak.2013/04/03 21:17:23.522468 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (2) | References (0)

2013/03/20 19:17:29.126364 GMT+1

BIDEOEMANALDIA. ekonomia feminista. MARTXOAK 21, 19:30

Hilero egiten saiatuten garen moduen, hile honetan be BIDEOEMANALDIE aukingo dogu Karabien.

 

Martxoako honetan, sistema patriarkala izango dogu eztabaidagai, eta horretarako Amaia Perez de Orozco ekonomilari feministaren hausnarketa eta gogoeta batzuk ikusi eta entzuteko aukera izango dogu.

 

Martxoak 21, 19:30 etan LEMOAKO KARABIE GAZTETXEAN

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!! Sistema irauli, jendarte feminista sortu!!

Ikasiz, Hausnartuz, eztabaidatuz eta ekinez!!!

 

Posted by: harriketarrak.2013/03/20 19:17:29.126364 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/03/09 00:15:40.336886 GMT+1

Korrikaren aldeko LIPDUBa!!

Zorionak eta eskerrikasko danori! Ekintza hau izin ditela elkarlanean eta parte hartzean emondako beste pausotxu bat, eta gehau etorri ditezela. Hemen dekozue bideoa:

 

Posted by: harriketarrak.2013/03/09 00:15:40.336886 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (2) | References (0)

2013/03/08 18:04:36.692420 GMT+1

GORPUTZAK GURE BORROKA EREMUA, PATRIARKATUA IRAULTZEA HELMUGA!!

Martxoak 8, ...eta 9 eta 10 bebai!!

 

Egunero ahiztutako emakumeon papela berreskuratu behar dogula aldarrikatu gure dogu gaur. Sukaldeak laborategi bihurtu zaurien emakumeon memoria, borrokan bizia emon zaurien emakumeon memoria, gure hezitzaile, jagole, eredu izan ziren emakumeen papela.

 

Baina gehien bat SORGIN izan ziren eta garen emakume guztiena, euren buruaren jabe, gorputzaren jabe, askatasunaren jabe!

Borrokatu zaurielako, borrokan jarraitzen dogulako! Arau sozialak zigortuak izin zirenak, gaur egun marginalizatuta dauzenak euren gorputzaz identitate, sexualitate eta bizipen ez heteronormatiboak errealitate bihututearren!! MUNDUA IRAULTZEKO GILTZA DEKOGULAKO GURE ESKUETAN!!

Atzo, gaur eta biharko SORGIN, TRASGRESORA, MARIZIKIN, ASKE, ... izan zarien eta garen EMAKUME GUZTIEI!!

Jarraitu lanean!! jarraitu borroka feministan!!

 

Posted by: harriketarrak.2013/03/08 18:04:36.692420 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)