EUP!: EUSKARAREN MISTERIYUA DESBELATUA

kapittanttan 1456150199632 Kapittanttanen Salakota | 2014-06-17 12:42

 

Goizean goiz esnatu naizela, berehala sumatu dut batere ezarrunta ez den gure euskal lur hauetako ezaugarria: ikaragarrizko hezetasuna, berealdiko umedadea.

 

Baten batek pentsa lezake esajeraziotan nabilela, ez dela hainbesterako izango, ludi borobil honetako beste bazter ugaritan ere hezetasun izugarrizkoa jasan beharko dutela, ez garela –horretan ere ez– hain espezialak.

 

Gogoan dut, ordean, iazko uztailaren 24ean egunkarietan ematen zuten berria: hemengo umedade-maila Amazonasekoa baino haundiagoa zen, hau da, umedaderik haundiena omen duen bazterrekoa baino altuagoa (%95 baino gehiago, horrenbestez). Oso datu garrantzizkoa, nere ustez, halako hezetasun markak maiz izaten baititugu gure lurtxoetan.

 

Aspaldi dabilkit, gaineraz, galdera bat dantzan gogoan: Ze demontregatik geratu ziren hemen euskaldunak, hezetasun jasanezin honen mende, munduko edozein lekutara alde egiteko aukera izanik? Inoiz ez diot erantzunik aurkitu kezka horri. Gaur arte. Erantzunak zerikusi estu-estua du euskararen mendez-mendeko iraupenarekin, eta zenbait txio idatzi ditut Tuitlantidan horren gainean. Hementxe jartzen ditut bata bestearen atzetik. Hona hemen, bada, Erabateko Umedade Pairaezinaren teoria, edo EUP!

 

 

∞ ∞ ∞ ∞ ∞ ∞ ∞ ∞ ∞ ∞ ∞

 

Gaur, beste misterio bat argituko dut: euskararen mendez-mendeko iraupena.

 

Eta, bidenabar, agurtzeko erabiltzen dugun EUP! entzutetsuaren jatorria azalduko dut.

 

Zein da euskarak mendez-mende iraun izanaren zioa? Laburbiltzeko, honela deitzen diot: EUP, hau da, Erabateko Umedade Pairaezina.

 

Ohartzen bazarete, kriston umedadea dagoen bazterretan iraun du euskarak. Izan ere, inbasoreek jasan ezin zuten umedadea. #EUP!

 

Nonbait, Amazonasen adina umedade dago hemen, eta maiz haundiagoa. Hain zuzen ere, horregatik iraun dute indigenek han. #EUP!

 

Gure arbasoek umedade puto hau aukeratu zuten, leku lehorragoetarantz abiatu beharrean. Orduan sortu zen EUP! agur-hitza: animo berba bat.

 

Elkarri animoak emateko eta gogorarazteko bertan geratu izanaren motiboa: EUP! Erabateko Umedade Pairaezina!

 

Esanez bezala: "Umedade puto honi esker iraunen dugu. Inbasoreek ezin izanen baitute pairatu. EUP!"

 

 

 


Utzi iruzkina: