Nire txakurra ez zen nahasten
Nire txakurrak maite bazintuen maite zintuen
Eta
gorrotatzen bazintuen gorrotatu egiten zintuen.
Ezin zintuen gorrotatu eta maite aldi berean.
Nire txakurak beti nahi zuen nirekin
Eta
nik berarekin nahi ez banuen tristetu egiten
zen.
Salbu eta beste norbaitek janaria eskeintzen
bazion.
Nire txakurra ez zen nahasten
Nire txakurra etxekoa zen, gu etxekoak ginen.
Eta kito.
Besteak kanpokoak ziren.
Nire txakurra ez zen nahasten
Ez zeukan identitate arazorik.
Nire txakurrak ez zekien bizitza laburra dela.
Baina
jakin izan balu bezala jokatzen zuen beti.
Nire txakurra ez zen nahasten.
Ez zen nahasten.
Post Scriptum: Txakurra eduki duen edonork jakingo du zenbat
kostatu zaidan orainaldian idatzita neukan testu hau lehenaldira pasatzea.
Sami, txakur burujabea, hil egin zen atzo, kumeak egin eta lau egun geroago.

Comments
Animo Jozu!
Posted by: Patxi.2008/04/28 01:38:29.960000 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com