Atzerrian bizi naiz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-10-12 23:54
6

Noiz erabakitzen dugu bizi garen garaia ez dela geurea? Haurtzaroa bada gure aberria, noiztik aurrera erabakitzen dugu atzerrian bizi garela?

Gure etxepean autobusa gelditzen zen eta batzuetan -demagun bazkalostean- txoferra pareko tabernan sartu, kafea eskatu eta barran zutik hartzen zuen. Laguntzeko, Solisombra bat kolkoratzen zuen zurrutada bakar batez eta Farias-a ahoan igotzen zen berriro autobusera eta aurrera. Bitarte guztian -bost minutu edo izango ziren, ez gehiago- bidaiariek lasai asko jarraitzen zuten eserita, zalapartarik sortu gabe nor bere jarlekuan, leihotik begira edo nork bere zigarroari zupaka.
Autobus geltoki horren zoruan sarri ikus zitezkeen odolez zikindutako ttuak eta ez zen gauza bakana ikustea autobusaren zain zeudenen artean bat edo beste odolez gorritutako zapia ahoan, oinaze rictusa aurpegian. Izan ere gure etxepean dentistaren kontsulta ere bazegoen eta -sinestuidazue, ondo dakit nik- herriko haginlaria zinez pertsonaia odoltsu eta gupidagabea zen garai hartan.
Garai hartan marmorezko harraska grisean bainatzen ninduen amak ikatzezko txapan berotutako urez, belaki marroiaz eta La Toja xaboiaz.
Aitite siestara joaten zen arrastiro "Ameriketara noa!" esanez. Aititeren ohepean ez zen oriñela falta eta osasuna makaldu zitzaionetik neurea izaten zen ontzia husteko lana Ameriketatik itzultzen zenean.
Gure etxepean etxetresna elektrikoen denda bat ere bazegoen eta bertako erakusleihoan ikusi nuen lehen koloredun telebista. Sudurra kristalari itsatsita ikusi nituen Franco-ren hil-kaperatik pasatzen ari zen jende ilara amaigabearen irudiak.

Eta orain hau hemen idazten ari naizela, aurreko bideoa Youtuben bilatuta, sakelakoarekin ateratako gaur goizeko argazkiak Guatxap bidez lagunekin elkarbanatuta... iruditzen zait oroitzapen hauek beste garai batekoak baino lurralde urruti batekoak direla. Eta ni ez naizela jada han bizi, orain honetan atzerriratuta baizik.

P.S.: Zelan nabilen! Udazkena izango da? ;-)

jonas

jonas 2013-10-13 13:26 #1

Gu geu konturatu barik deserriratu egin gaituzte, bete-betean...

Oier Gorosabel Larrañaga

Oier Gorosabel Larrañaga 2013-10-13 16:37 #2

Bidai politta erregalau deskuk Jozulin, zuribaltzezko jatorrizko lurraldera! Eskerrikasko!

asier

asier 2013-10-15 22:12 #3

Politta, Jozulin! Ni aaaaaskoz gaztiagua naiz, baina halan da be, sarri sentitzen dot zuk hain ondo adierazi dozun ezinegon ezeroso hori. Eta pentsatzen hasten naiz, guk hori sentitzen badogu, zer sentiduko ote daben, argindarrik bariko etxe batian jaixotako gure guraso eta aittitta-amamak... Burpil zorua!

jaio

jaio 2013-10-16 20:18 #4

Izan liteke hego haizea, usain bat, kanta bat, argazki bat, eseri eta horretarako abildadea duenak holako gauza bat idaztea... nik al dakit zer baina bizitzako udan etsigabeak beti topatzen du zirrikituren bat deserria utzi eta tarte labur batez bada ere aberrira itzultzeko. Gaurko bidaia zure kontu izan da

Earrrrra

haritz

haritz 2013-10-17 11:52 #5

Ederra hausnarketa Jozulin...

Nik ez nuke jakingo esaten noiztik sentitzen naizen deserrian legez. Badira urte batzuk jada.

Ez naiz marmolezko harraskan, ikatzezko txapa gainean berotutako uraz bainatutako haurren belaunaldikoa eta, hala ere, atzerrian sentitzen naiz aspaldi honetan.

Peter Pan sindrome apur bat dudala ere esango nuke. Uda honetan familiako etxean, hazten ikusi ninduen auzoan, ordu asko eman ditut. Eta hor baino hobeto inon ez naizela sentitu esango nuke... Baina aberri hori ere asko aldatu da. Nostalgia.

Zure aititek bezala, nik ere Ameriketara alde egingo nuke (ze metafora polita). Eta ez naiz siestaz ari.

Luistxo

Luistxo 2013-10-17 12:25 #6

Jope, La Toja, ze nibel. Beste batzuen etxean, Lagarto, produktu autoktonoa (aurten jakin dut Donostian bizi naizen auzoan egiten zela).

Utzi iruzkina: