#ametsak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-01-07 23:35
2

 

Aspaldi hil ziren aita eta ama agertu zaizkit bart ametsetan. Bidaia luze batetik itzuli balira lez, ezustekoagatik harrituta eta atsegin handiz hartu ditut. Besarkada luze eta estuan batu gara hirurok.

Itzarrik jada, kafea eskuan, oraindik sentitzen nuen besarkadaren epela eta gurasoen irribarrearen gozoa, hain izan da erreala ametsa.

Gogoberriturik eta bizi pozez gainezka eman dut eguna.

Uste dut ahantz ez dakidan uzten dudala idatzita hau.

 

 

Oier Gorosabel Larrañaga

Oier Gorosabel Larrañaga 2014-01-08 15:25 #1

<p>I&ntilde;oiz egin juat halako amesik. Ez ahaztutzekuak; kontu haundiz gorde biharrekuak.</p>

asier

asier 2014-01-08 22:31 #2

<p>Gertukoren bat hiltzen denean, kosta egiten zaigu agur esatea. Gazte hil zitzaidan aita. Gazte bera (46) eta gazte ni (18). Hil berritan sarri-sarri etortzen zitzaidan bisitan ametsetan. Bizi-bizi zegoen. Amets goxoak izaten ziren, esnatu osteko errealitateak ere erabat mingozten ez zituenak. Gerora txakurra hil zitzaigun. Ametsetan ez ezik, esna nengoela ere entzuten nuen. Sukaldean jaten, gelan nire ohera igotzen, kaleko eskilaretan gora arrebarekin... Izeba hil zait oraintsu. Biharamunean, kalean bizkarrez ikusten nituen emakume gehienek bere antza zuten. Zenbat kostatzen zaigun maite ditugun haiei agur esatea. Eta zer polita izaten den bisitan goxo datozenean.&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: