Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/08/02 11:29:13.024000 GMT+2

IRURTZUNGO JAIAK 2010

Irurtzungo jaiak 2010 bukatu dira. Aurten aldaketak izan dira.. Astezkenean hasi eta igandean bukatu. Behetik hasi eta goraka joaten ziren, asteburuan bukatzeko. Aurreko urtetan, goian hasi, ostirala-larunbata eta beheraka joan. Edo beste modu batez esanda lehendabizko egunotan “ a tope” eta azkeneko egunotan lasa-lasai.

 

Horren inguruan animatzen zaituztegu zure iritzia emateko. Nola ikusi dituzu aurtengo festak, zer da gehien gustatu zaizuna, gutxien gustatu zaizuna, zer aldatuko zenuke?

Iritziak eman daitezke modu anonimoan eta zuen izenarekin.

ANIMATU ETA PARTE HARTU !!!!

Posted by: aizpea.2010/08/02 11:29:13.024000 GMT+2
Tags: jaiak 2010 irurtzungo | Permalink | Comments (5) | References (0)

Comments

Irurtzungo Festak, nik uste dut, joan direla azkeneko urtetan bidetik. Aldaketa handirik ez da izan. Beharbada, Irurtzunek, beste herriek bezala, galdu egin du festeen xarma, batez ere plazako musika eta gaueko giroa.

Hala ere, erraldoiak, plazako ikuskizunak, goitibeherak, zezenzuskoa eta batez ere barraka edo txosnen giroa mantendu egiten da.

Proposamen bat datorren urterako. Txosna giroa eta esparrua indartu egin behar da. Nola indartu? Txosnen arteko egoera aztertu eta ikusi zer egin,...

Posted by: Mikel.2010/08/11 13:02:13.528000 GMT+2

Historia hurbilaren zehar Irurtzungo festak mugikorrak eta aldakorrak izan ohi dira.

Herritarrok aurten ere aldaketaren alde jo dugu, ez dakit ongi zein arraozoiengatik. Oraindik goizegi iruditzen zait asmatu edo erru egin dugun baieztatzeko. Festek duten xarma eta erakargarritasuna izaten jarraitzen dutela dirudi: goizak lasaiak dira eta herritarron partaidetza ahaldidetzen dute; arratsaldetan plaza betetzen da dagoena dagoela, musika beti lagun, txosnak beren zeregina ongi betetzen dute eta gauetan han hemenka ezkutatzen gara plaza ahaztuz.

Aurten berdin egin dugu baino egun bat gutxiagotan

Posted by: Emakume langilea.2010/08/11 22:59:49.880000 GMT+2

nire ustez festak hasi berhar zirela ostiralean eta bukatu astearrtean.Azkenkeo egunak lasaiak izateko

Posted by: anonimo.2010/08/16 19:16:23.012000 GMT+2

Nik ere ez dut ulertzen zein zen aldaketa nahi zutenen arrazoia. Bigarren iritziarekin ados nago, gauza bera egin dugu baina egun bat gutxiagotan, eta niri, behintzat, motza egin zait!

Posted by: ne.2010/08/16 22:49:3.500000 GMT+2

Dataren aldaketak gazteon artean harrera ona izan duela uste dut. Ez dakidana da zein izan zen egun bat laburtzearen arrazoia. Nere ustez egon diren huts batzuk aipatuko ditut:
- Asteazkeneko eta ostiraleko orkestrak nahiko makalak izan ziren, eta azkenean gauez giroa dagoen egunak dira (lehenengo eguna eta asteburu hasiera).

- Osteguneko arratsaldea nahiko hutsik gelditu zen eta ostiralekoan berriz herri kirolak eta antzerkia ia aldi berean zeuden plazan.

Agian guzti hau aldaketa berandu egitearen efektua izan da, hurrengo urterako hobetu daitekeena.

Posted by: -.2010/08/19 13:18:28.438000 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru