Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/11/18 14:52:11.963000 GMT+1

IRURTZUNGO ERRALDOIEN IPUINA

 

Aintzi sei urteko neskatoa zen. Irurtzunen bizi zen gurasoekin eta erraldoiak oso bereziak ziren berarentzat. Magikoak zirela zioen!

 

Gartzia Ximenez, Amaia , Petronila eta Goñiko Teodosio jolas lagun izan zituen festetan eta hainbat ateralditan. Beraien gonen azpian sartu eta, barrutik, hurbiltzen zen jendeari agurtzea zuen gogoko; Kongito, Sorgina , Aitona eta Deabruren aurrean egiten zituen lasterketetan ere, aterpea ziren erraldoien magalak; oso maite zuen beraien eskuei heldu eta horiek laztantzea… Lagun zituen Aintzik erraldoiak.

 

Urte horretan , Konpartsak 25 urte betetzen zituen udan hain zuzen ere, betiko bihotzean gordeta geldituko zitzaion zerbait bizi zuen. Erraldoiek beraien mundu magikoan sartzeko atea ireki baitzioten. Festetan izan zen, txupinazoaren egunean.

 

 

 

 Laukitxoan dagoena  Irurtzungo Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsak euskeraz eta gazteleraz argitaratu berri duen ipuinaren sarrera da. Gartzia Ximenez, Amaia, Goñiko Teodosio eta Petronila, lau erraldoiek irudikatzen duten  pertsonaien inguruan mugitzen da istorioa.

 

Iaz , XXV. urtemuga ospatzeko antolatu ziren ihardueren artean sortu zen proiektua, orain arte kaleratu ezin izan delarik.

 

Egilea, Konpartsako kidea den Amaia Albizu izan da , marrazkiak Irurtzungo marrazketa eta margoketa irakaslea den Isabel Garcíak eginik   eta marrazketa digitala eta maketazioa Xabi Unanuaren esku egon da.

 

Aditzera emateko, Atakondoa Eskolan Azaroaren 19, 20, 23 eta 24an Ipuin-kontaketa eta Proiekzio bat prestatu du Konpartsak.

 

Azaroaren 25etik aurrera “Aintzi eta erraldoien magia” salgai egongo da Irurtzungo liburudendetan 5 eurotan. Eskolako ikasleek berriz, 2’50eurotan erosteko aukera izanen dute, aurkezpenean jasoko duten bale baten bidez.

Posted by: aizpea.2009/11/18 14:52:11.963000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (2) | References (0)

Comments

Posted by: oier.2012/01/14 21:49:12.081000 GMT+1

Posted by: .2012/10/06 20:01:42.477000 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru