Zinemaldia: lehen pausoa egitaraua.

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-09-18 22:48

Zinemaldia telebista edo egunkarietatik jarraitzen dutenentzat jaialdia ostegun honetan hasiko da, baina Zinemaldia barrendik, hau da, pelikulak ikusiz bizi dugunontzat aurreko larunbatean hasi zen. Egun horretan antolakuntzak egitaraua eskuragarri jartzen du, eta horren bila joaten gara zale asko Kursaalean jartzen duten erakustokira. Duela hiru urte arte egitaraua debalde izaten zen, baina jendeak inongo kontrolik gabe, eta kasu askotan beharrik gabe ere eramaten zuenez,  euro bateko prezioa jarri zioten, eta orain ordaindu egin behar izten da. Nik 4 hartu nituen.



Niretzat garrantzitsua izaten da aurreko larunbatean egitaraua eskuratzea, izan ere igandean bertan jartzen dira sarrerak salgai, eta  ikusi nahi ditudan pelikula guztien sarrerak lortzeko nahitaezkoa da sarrerak erostera ahalik eta goizen joatea. Hau egin ahal izateko aurreko egunean egitaraua ondo irakurri eta aztertu eta lehen aukeraketa bat egiten dut.

Aurten ere hala egin dut, eta beste urtetan baina sarrera gutxiago hartzeko intentzioa genuen arren, neskalaguna eta biok hala hitzegin genuen, azkenean ez da hala izan...


Utzi iruzkina: