Bloglines utzi eta Google Reader-era noa

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2008-10-21 20:35
5

Bloglines zerbitzuaren berrikuntza eskasiarekin aspertuta Google Reader rss irakurgailura pasatzea erabaki det gaur arratsaldean. Erabaki eta egin, azkar benetan. Ez dakit erabaki onena den zeren 'guztia' googleren esku uztea aurrera begira arazoa izan daiteke, baina beste zerbait aurkitu bitartean googleren tresnarekin ibiliko naiz.

Post hau irakurtzen duen norbaitek erabiltzen du? Erabaki egokia da?

e-gor

e-gor 2008-10-22 10:33 #1

Nik bai, duela ia bi urte erabiltzen dut. Bloglines-en arazoekin nazkatuta pasatu nintzen, eta Google Reader-ek ez dit batere eman. Eta datuak Google-en esku uztearen beldur paranoiko horretaz gogaitzen hasia naiz... Zergatik ematen dizute konfidantza gehiago zure datu piloa dituzten Yahoo-k (Flickr), Microsoft-ek (Windows, Office...), Ask-ek (Bloglines), Twitter-ek eta abarrek? Edo Apple-k?

birasuegi

birasuegi 2008-10-22 10:50 #2

Kaixo e-gor, ni ez naiz konspiranoiatan sinisten duen horietakoa, eta nire beldurra ez da zentzu horretakoa. Kontua da enpresa batentzat arlo estrategiko batean hornitzaile bakar bat izatea oso arriskutsua den bezela, pertsona batentzat bere informazio guztia hornitzaile bakar batek gordeta izatea ez al da arriskutsua? Hori da nire beldurra...

Bestalde Google reader-ekin 12 orduren ondoren oso gustora nabil!  ;-)

e-gor

e-gor 2008-10-22 11:02 #3

e-gor

e-gor 2008-10-22 11:03 #4

Bai, horretan arrazoi duzu. Ez da ona arrautza guztiak otar bakarrean izatea...

ander

ander 2008-10-23 09:59 #5

Beti erabili dut nik GReader eta ez dut inongo arazorik izan. Oraingoz, nire araua hau da: ona bada erabili.

Utzi iruzkina: