Arrantza

ingurumen 1456147869007 Ingurumena | 2011-05-17 14:46

Arrantza Oria ibaian

       Aspaldi batean, angulak Oria ibian gora Usurbilgo Ingemar presaraino iristen ziren, hau da, bokaletik ia 10 kilometrotara. Gaur egun, ibai bokaletik askoz ere gertuago aritzen dira arrantzan, batzuetan Orio bertako barran eta baita itsasoan bertan ere.

       Ibaiko uraren kutsadura, batez ere paper-fabrikek isurtzen zituzten lixibek sortutakoa, oso kaltegarria izatera iritsi zen, eta horregatik angulak ihauterietan bakarrik arrantzatzen ziren, Tolosako paper-fabrikek "festa hartzen zutenean".  Urte batzuk pasa ondoren, isurketak debekatu egin ziren eta gaur egun askoz ere bizi gehiago dago Oria ibaian.

       Lehen kilo asko arrapatzen ziren, gaur egun, hogeita hamar ontzi baino gehiago dabiltza angula arrantzan Oria ibaian, eta baten batek gau batean 5 edo 6 kilo baino gehiago harrapatzea lortzen badu, sekulakotzat jotzen da.

       1980ko hamarkadan sakonera gutxiagora arrantzatzen zen, urak baiaren diametroa justu estaltzeko moduan. Gaur egun, berriz, ibaiko ura garbiagoa denez, sakonera handiagora arrantzatzen da, 4 edo 5 metrora eta batzutan baita 7 metrora ere.

       Oria ibaian, bokaletik urrun eta sakonera handira arrantzatzen dutenean izaten dituzten arazoetako bat da, ibai hondoa paper-fabrikek isuritako hondakinez beteta dagoela, txalupa motordunen helizeek hondakin horiek harrotzen dituzte baiaren sarea buxatuz, eta horregatik sarea etengabe garbitu behar da.

Etorkizunari begira

       Angulari batzuek angulak desagertzen ari direla diote, urtero gutxiago harrapatzen direla eta arrantza mota hau noizbait desagertuko dela. Beste angulari batzuek ordea, angularen migrazioa ziklikoa dela diote, eta eskasi urte batzuen ondoren urte oparoak iristen direla.

       Espero dugu angulak gure ibaietara itzultzea, batzuek esaten duten bezela nahiz eta iritzi garbirik ez eduki.

 


Utzi iruzkina: