ZuTaGu sare sozial berria sortu du Elurnetek

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-06-29 09:33


Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria… Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte:
bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak…

Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dute oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dute. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz.

Tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.


Utzi iruzkina: