Ordiziako GazteLekuaren IREKIERA

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2011-10-21 10:17

Hitzaro Kultur Elkarteak aurten estreinakoz Ordiziako Gazte Lekuaren ardura izango du. Honenbestez, aro berri bati hasiera eman nahi dio. Gaztelekua gure herriko nerabeek izan ditzaketen beharrak asetzeko leku erreferentea izatea nahi du eta horretarako inguruko eragile eta gazte ezberdinekin harremanetan egoteko asmoa du, eurak baitira inguruan dauden beharrak egokien ezagutzen dituztenak. Une honetan, jakinarazi nahi da, urriaren 22ean irekiera emango zaiola Gaztelekuko ikasturte berriari. Dakizuen lez, larunbat eta igandetan arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara egongo da irekita eta 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaie zerbitzua. Hitzarok Kultur Elkarteak bertaratzeko gonbita luzatzen dizue, animatu!


Utzi iruzkina: