Mintzalagunek irteera egingo dute Zerainera azaroaren 26an

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-11-20 08:44

                  
                           

Ordiziako Mintzalagunek bisita gidatua egingo dute datorren azaroaren 26an Zerainen. AEK-ko ikasleekin batera egingo da txangoa eta ordu eta erdi inguru iraungo du.

Izena eman nahi dutenek azaroaren 24ra arteko epea izango dute, ohi bezala, Hitzarora deituta.

Txangoari hasiera eguerdiko 14:45ean emango zaio Zeraingo Plazan. Mintza­lagunek 14:30ean izango dute hitzordua Arboledan.


Utzi iruzkina: