Makillaje eta Dantza ikastaroa

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2011-09-28 09:40

Hitzarok, herritarren interes eta grinen araberako unean uneko ikaskuntza sustatu nahi du herritarren artean, eta horretarako, herriari euskara hutsez burutuko diren ikastaroak eskaintzeko lanean darrai Ordiziako Udalaren laguntzaz. Oraingo honetan, beste behin, makillaje eta dantza ikastaroa martxan jartzeko asmotan gara. Makillaje ikastaroari dagokionez esan, izen-emate epea zabalik dagoela eta irailaren 30ean itxiko dela. Ikastaroa urriaren 6tik urriaren 20a bitartean garatuko dela, astearte eta ostegunetan, Jakintza Ikastolak eskainitako gelei esker. Eta bestalde dantza ikastaroari dagokionez esan, izen-emateko epea zabalik dela eta kasu honetan azken eguna urriaren 5a izango dela. Dantzan arituko direnak, urriaren 8tik aurrera larunbatero Majorin bilduko dira azaroaren 26a arte. Bi maila bereiztuko dira; hasi berriak oinarrizko dantzak ikasiz 15:30etik 16:30era, eta aurreko urteetako lanari jarraipena eman nahi diotenak 16:30etik 18:00etara. Ikastaro bakoitzak 35€ko kostua izango du.


Utzi iruzkina: