Kulki-artzainen jolasak maiatzaren 9an

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-05-04 11:05

                             

Hitzarok eta Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Kultur Sailak antolatu duten Ikusi Makusi programazioaren azken saioa izango da datorren larunbatean (maiatzak 9). Kulki Artzainen joko eta jolasak, izenak berak dion bezala, artzantzan oinarritutako haurrentzako joko didaktikoak dira, abereak eta artzantza mundua ezagutarazteko.

Jokoak 3-12 urte bitarteko haurrentzat daude aurreikusita eta ekitaldia 17:30ean hasiko da Jose Migel Barandiaran plazan.


Utzi iruzkina: