Joseba Macias kazetariak 'Kuba: 50 urte eta gero' hitzaldia emango du ostegunean

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-01-14 10:23

Hizketaldiak

Hitzaro Euskara Elkarteak
eta Ordiziako Udalak elkarlanean hilero antolatzen duten hitzaldia urtarrilaren15ean (osteguna) izango da, arratsaldeko 19:00etan, D'Elikatuz gunean. Joseba Macias izango da hizlaria eta aukeratu dugun gaia 'Kuba: 50 urte eta gero'.

Joseba Macias kazetaria eta UPV/EHUko irakaslea da eta korrespontsal lana egiten du Euskal Herriko zenbait komunikabiderentzat Habanan (Kuba).