Euskaldun zaharrak Mintzalaguna egitasmorako

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2010-02-24 09:59


Hitzaro elkarteak Ordiziarko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta AEKrekin batera egiten duen Mintzalaguna egitasmoa martxan da irailaz geroztik. Egitasmoaren funtsa da euskaldun berrei euskaraz trebatzeko espazio naturalak sortzea. Horretarako ingurune beretsuko euskaldun berrien taldeak sortu dira euskaldun zaharrekin batera mintzapraktika egin dezaten.

Azken ikasturtean baina, euskaldun berriekin aritzeko euskaldun zaharren bila dabil elkatea, egitasmoan parte hartzen duen pertsona kopurua handia baita.

Taldeotan txertatzeko interesa bazenu, deitu Hitzarora (943 16 23 66).


Utzi iruzkina: