Alizia Stürtzeren hitzaldia abenduaren 15ean

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2008-12-11 14:01

Hizketaldiak

Hitzaro Euskara Elkarteak
eta Ordiziako Udalak elkarlanean hilero antolatzen duten hitzaldia abenduaren 15ean (astelehena) izango da, arratsaldeko 19:00etan, D'Elikatuz gunean.

Hizlaria Alizia Stürtze historialaria izan da eta aukera honetarako hautatu duen gaia: Zergatik bihurtu gara hiperkontsumista azken 20 urteotan?

Alizia Stürtze historialaria da eta GAIAK Argitaletxearen giza eta gizarte-zientzien saileko arduraduna. Artikulugilea da GARA egunkarian eta hainbat liburu idatzi ditu; besteak beste, "Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian", Sorginen kontrako errepresioa Euskal Herrian", "Esklabotzaren Historia", "Historiako prozesurik garrantzitsuenak"...

ZER: Alizia Stürtzeren hitzaldia
EGUNA: Abenduak 15, astelehena
LEKUA: D'Elikatuz gunea
ORDUA: 19:00etan
GAIA: Zergatik bihurtu gara hiperkontsumista azken 20 urteotan?


Utzi iruzkina: