Etiketa: artean
- berrogeita hamaseigarrenean 2008/09/28 00:52:03.564 GMT+2
Aballarri mendia, Urnietako dermioan dago kokatua, Adarramendiren alboan. J.M. Barandiaranek bildutako elezaharrak diosku, Sansonek, Buruntza mendira igota, habailaz jaurtitako harritzar batez zapaldu nahi izan zituela Aranoko plazan dantzan zebiltzan jentilak. Ordea, irrist egin eta habailarria(Sansonarria), gaur egun izen horrekin ezagutzen dugun mendixkaren oinean erori omen zen...
Hemen jardungo zaizuen "habailaria", ez da inor zauritzeko asmoz ariko. Blog hau, abiatu, intentzio zehatzik gabe abiatu baitu. Konforme legoke inguruotako egunerokotasunaren berri ahal duen modurik txukunenean ematen asmatuko balu. Hala bedi!
Tira, dagoeneko airean jiraka dabil habaila...