Paresiko Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago (Busturia). EUSKAL HERRIKO SARI NAGUSIA 2010

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2010-07-09 00:00

Paresiko goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte.

 
Jaitsiera oso arina da. Norabide bi eta egoera bikainean dagoen asfaltuzko 2,4 kilometrotako ibilbidea dauka. Kategoria guztientzako egokia da.
Jaitsiera honen mapa, ibilbidea, kronikak, altimetriak, bideoak, argazkiak eta bestelako informazioa www.goitibeherak.org web orrialde honetan aurki ditzakezue.

 

EUSKAL HERRIKO SARI NAGUSIA. Euskal Ligarako baliagarria izango da. Abuztuaren 7an izango da.

 

  

15:30 Gidarien aurkezpena irteera puntuan eta dortsalen banaketa.

16:30tik 19:30ra EUSKAL HERRIKO SARI NAGUSIA (entrenamenduzko jaitsiera kronometratu bat eta jaitsiera kronometratu puntuagarri 2).

20:00 Sari banaketa.

 

Sariak:

 

NEUMATIKOAK G1-G2:
1.-
Oparia eta 90 €
2.- 60 €
3.- 30 €


ERRODAMENTUZKO HANDIAK
1.-
Oparia eta 90 €
2.- 60 €
3.- 30 €


ARINAK (LIGERAK)
1.- Oparia eta 60 €
2.- 40 €
3.- 20 €


ERRODAMENTUZKO TRADIZIONALAK (KUATROPALOS)
1.-
Oparia eta 60 €
2.- 40 €
3.- 20 €


BESTEAK
1.- Oparia eta 60 €
2.- 40 €
3.- 20 €


OHARRA: Autoak aparkatzeko eta akanpadarako gune bat atonduko da baseliza eta basetxearen inguruan. Akanpatzeko asmoa dutenak gurekin harremanetan jarri.

 

Antolatzailea: Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea.


Izen emateko azken eguna abuztuak 6 izango da. Bidali zuen datuak goitibeherak@euskalerria.org helbide elektronikora edo deitu 699699498 (Iñigo) telefono zenbakira.

 

Animatu zaitezte eta parte hartu!

 

NAZIO BAT, SELEKZIO BAT, FEDERAZIO BAT!


Utzi iruzkina: