Muruetako Goitibeherak

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2008-09-16 00:00

48 lagun goitibehera txapelketan

Murueta Antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, «gero eta lagun gehiagok parte hartzen dute txapelketan».

olaia zabalondo

Andra Mari jaien baitan Muruetako Udalak goitibehera txapelketa antolatu du azken urteetan. Horrela egin du aurten ere eta herenegun egin zuten txapelketa. Guztira, 48 lagunek parte hartu zuten aurtengo goitibehera txapelketan.

Muruetako Udaleko arduradunen esanetan, gero eta arrakasta handiagoa hartzen ari da goitibehera txapelketa. «Gero eta jende gehiago animatzen da txapelketan parte hartzera eta baita ikustera ere». Horrez gain, Udaleko arduradunak esan duenaren arabera, «parte-hartzaileek erabiltzen dituzten goitibeherak gero eta landuagoak dira, denborarekin jende ondo prestatzen da».

Bost modalitate desberdindu zituzten goitibehera txapelketan; K1 eta K2 egurrezkoa, K1 eta K2 originala eta gomazkoa.

K1 egurrezkoa eta K1 originala modalitateetan lehenengoek 30 euro eta bigarrenek 20 euro eskuratu zituzten. K2 egurrezkoan, K2 originalan eta gomazko modalitateetan, ordea, lehenengoek 90 euro eta xanpain botila eskuratu zituzten, bigarrenek 60 euro eta hirugarrenek 30 euro.

http://murueta.hitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00008003/48_lagun_goitibehera_txapelketan.htm


Utzi iruzkina: