Muruetako goitibehera jeitsiera 2009

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-09-02 00:00

Irailaren 13an, igandea, arratsaldeko 17:00etan Muruetako Goitibehera jaitsiera ospatuko da. Karrera federatua izango da eta inguruetako partehartzaileak babesteko aseguru berezi bat kontratatuko da. Jaitsiera kronometratu bi egingo dira.

 

Aldapa oso arina da. 570 metroko ibilbide estua da baina egoera onean dago. Kategoria guztientzako egokia da. Erdibidean aldapagora egiten du metro batzuetan. Jaitsiera honen mapa, ibilbidea eta bestelako informazioa www.goitibeherak.org web orrialde honetan aurki ditzakezue.

 

Izena emateko, egunean bertan, ordubete lehenago (16:00etan) irteera puntuan egon beharko da.

 

Sariak:

 

Gomazko kategoria:

 

1. 90 € eta txanpaina 

2. 60 € 

3. 30 €

Errodamentudun handiak:

 

1. 90 € eta txanpaina 

2. 60 € 

3. 30 €

Errodamentudun bakarkakoak:

 

1. 30 € eta txanpaina  

2. 20 €

 

Bestelakoak:

 

1. 90 € eta txanpaina 

2. 60 € 

3. 30 €

 

Orijinalak:

 

1. 30 € eta txanpaina 

2. 20 €

http://murueta.wordpress.com/2009/09/07/muruetako-jaiak-iraila-2009/


Utzi iruzkina: