Muruetako Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2010-08-27 00:00

Muruetako goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte. Gaztetxoentzako aseguru berezi bat kontratatuko da.

 

Irailaren 12an izango da, arratsaldeko 17:00etan (Partehartzaileak 16:00etan irteera gunean egon beharko dira)

 

Gazte Goitibehera Txapelketarako baliagarria izango da. Gazte Goitibehera Txapelketan puntuatzeko 14 urtetik behera izan behar dira eta kuatropalos kategorian parte hartu beharko da.

  

Izen emateko azken eguna irailak 10 eguerdiko 12:00etan izango da. Bidali zuen datuak goitibeherak@euskalerria.org helbide elektronikora edo deitu 946252451 (Muruetako Udala) telefono zenbakira.

 

SARIAK:

 

Neumatikoak (G1 eta G2)

 

1-       50 €

2-       30 €

 

Errodamentuzko handiak (R2)

 

1-       50 €

2-       30 €

 

Arinak (ligerak)

 

1-       30 €

2-       20 €

 

Errodamentuzko txikiak (R1)

 

1-       30 €

2-       20 €

3-       10 €

4-       5 €

 

Tradizional edo kuatropalosak (R1-k)

 

1-       30 €

2-       20 €

3-       10 €

4-       5 €

 

Gazte Goitibehera Txapelketako txapeldunari garaikurra emango zaio.


Utzi iruzkina: