Molto-txiki: Lorategieta 2009

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-05-05 00:00

Parte-hartze handia izan da aurten Lorategieta auzoko jaietan

Auzoko jai batzordeak balorazio positiboa egin du; barikuan eta zapatuan jende asko hurbildu zen auzora.

Gernika-Lumo. Danel Lauzirika

Eguenean hasi eta domekan bukatu ostean, Lorategietako jai batzordeak auzoko jaien balorazio positiboa egin du. Zenbait ekitalditan parte-hartze handia izan dela eta jendearen erantzunarekin pozik daudela adierazi dute jai batzordeko kideek.

Eguen iluntzean egindako euri jasaren ondorioz antolatzaileek aurreikusten zutena baino jende gutxiago izan zen rock kontzertuetan. Hurrengo eguneko herri bazkarian, aldiz, auzoko 50 lagun batu ziren.

Zapatuan Motorrycing elkarteak antolatuta, hainbat moto ikusi ahal izan ziren Lorategietan. Goizean entrenamenduak egin ostean, arratsaldean lehian aritu ziren pilotoak. «Antolatzaileak ez ziren hain gustura gelditu. Geure aldetik, lehenengo aldia izateko oso gustura gaude moto lehiaketarekin», adierazi dute Lorategieta auzoko jai batzordekoek. Euren esanetan, datorren urtean ere moto erakustaldia antolatzeko asmoa dute.

Bestalde, Arrano Kultur Elkarteak eta Goitibeherak Inertzia Kirolen elkarteak antolatuta, bi eta lau urte bitarteko umeek parte hartu zuten `Molto-txiki´ lehiaketa «jaietako ekitaldirik politena eta onena» izan zela diote antolatzaileek. «Ekitaldiaren ostean umeak, gurasoak eta aitona-amonak, denak oso pozik zeuden».

Arrano kultur elkarteak eta Goitibeherak Inertzia Kirolen elkarteak antolatutako Molto-txiki lehiaketa.


Domekan umeen jolasetan ere parte-hartze handia izan zen. Jaietako antolatzaileek zapatuan euren esker ona adierazteko oroigarria eman zioten Jesus Mari Alberdi jaietako zinegotziari.

http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-05/p00003006/Parte-hartze_handia_izan_da_aurten_Lorategieta_auzoko_jaietan_._Gernika-Lumo_Auzoko_jai_batzordeak_balorazio_positiboa_egin_du.htm

ARGAZKIAK: Molto-txiki (Lorategieta 2009)

http://www.busturialdekohitza.info/irudietan/142/


Utzi iruzkina: