Molto-txiki motortxoen txapelketa

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-04-28 00:00

molto-cross-evolution

Larunbat honetan, maiatzak 2, Busturialdeko Molto-txiki motortxoen lehenengo txapelketa ospatuko da. Gernikako Lorategieta auzoko jaietan izango da arratsaldeko 18:00etan. Parte hartzearen arabera, hiru kategoria desberdinetan sailkatuko dira, 2, 3 eta 4 urteko umeak. Molto edo antzeko umeen jostailuzko motortxoekin etorri beharko dira partehartzaileak eta gurasoek lagunduta parte hartuko dute.

 

Antolatzaileak, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea eta Arrano Kultur Elkartea dira. Txapelketa honek jarraipena izango du, Lorategietako frogaz aparte, Gernikako Agarre auzoko San Kristobal jaietan eta Gernikako jaietan ere froga bana konfirmatuta bait daude. San Juan Ibarrako jaietakoa ere baliteke ospatzea eta eskualdeko beste herrietako jaietan ere proposatuko da mota honetako txapelketarik.


Utzi iruzkina: