Mendekoste jaietarako motorrak berotzen

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2011-04-15 00:00

Bergara.

Jai Batzordea, Mendekoste jaien prestaketa lanetan buru belarri dabil. Aurten maiatzaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira; beraz, hilabete eskas falta da Bitorianatxoren jaitsierarako. Egitarauan, besteak beste, bazkari herrikoia, goitibehera jaitsiera, bakailao lehiaketa eta pintura lehiaketa izango dira.

Goitibehera txapelketa bergarar guztiei zuzenduta dago eta hainbat sari egongo dira:

  • 1go postua (16 urtetik gorakoentzat): 300 euro
  • 1go postua (12-16 urte bitartekoentzat): 150 euro
  • Emakumeek gidatutako goitibeherarik originalena: 100 euro

Goitibeherak egiteko baldintzarik ez da jarriko. Baina parte hartzaileek motorreko kaskoa eta arropa egokia eman beharko dute. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 17a baino lehen kultura etxean (943 779160) egin beharko da.

http://goiena.net/albisteak/mendekoste-jaietarako-motorrak-berotzen/


Utzi iruzkina: