Joseba Uribe 2008ko Euskadiko Goitibehera Txapelduna

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2008-11-14 00:00
1

Joseba Uribe goitibeheratan txapeldun

Busturialdeko Hitza

Euskadiko Goitibehera txapelketa bukatu da. Aurten, pneumatikoen mailan, Joseba Uribe Kortezubi Racing elkarteko kideak eskuratu du lehen postua. Txapelketak denetara sei froga izan ditu eta horietako bi eskualdean jokatu dira; Paresin, (Busturia) eta Gernika-Lumon, hain zuzen ere. Aipatu bezala, Uribe pneumatikoen mailan aritu izan da lehian eta honako proba hauetan lortu du garaipena: Bilboko Errekalde auzoan jokatutakoan, Busturiakoan eta Gernika-Lumokoan. Halaber, bigarren postua lortu zuen Andoaingo proban. Guztira, maila horretan 26 lagunek parte hartu izan dute eta Kortezubi Racing elkarteko kideak 95 punturekin lortu du garaipena. fedei

Paresi (Busturia) Goitibeherak 2008 - Kortezubi Racing (Kortezubi) por ti.

http://kortezubi.hitza.info/paperekoa/2008-11-14/p00008002/Joseba_Uribe_goitibeheratan_txapeldun.htm

Anonimoa

Anonimoa 2009-05-08 00:00 #1

Joseba Uribe aita izango da ondorengo hilabeteetan. Bere afizioa jarraituko al du datorren neska/mutikoak?


Utzi iruzkina: