Jaietan murgildu dira Idiazabalen (Goitibeherak)

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-01-31 00:00

Atzo eguerdian jaurti zuten Idiazabalen festen hasiera iragartzeko txupina. Mozorro eta guzti, festa giro bikaina izan zuten herrian egun osoan zehar. Arratsaldean, Gazte Asanbladak antolatutako VIII. Goitibehera Txapelketak, bai eta Igarondo pilotalekuan jokatu zen profesionalen pilota partidak ere, jende ugari bildu zuen.


GARA |

Atzo eguerdian bota zuten Idiazabalen otsailaren 4a arte ospatuko diren San Blas jaien hasiera iragartzen duen txupina. Haur, gazte zein heldu herriko plazan bildu ziren, mozorroa soinean zutela, pregoia entzun eta «axariari» ongietorria emateko.

Arratsaldeko lauetatik aurrera bestetik, azken urteetan usadio bihurtu den Goitibehera Txapelketa egin zuten. Euskal Herri osotik inguratu ziren zaleak ikuskizunaz gozatzera, eta jende andana bildu zuen Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatutako VIII. Goitibehera txapelketak. Herriko pilotalekuan bestalde, profesionalen eskupilota partida izan zen Gonzalez-Barriola eta Berasaluze VIII-Beginoren artean.

http://www.gara.net/paperezkoa/20090201/119475/eu/Mozorro-artean-herriko-jaietan-murgildu-dira-Idiazabalen-asteazkenera-bitarte


Utzi iruzkina: