Istripu ugari baina zauriturik ez Baldatikako goitibehera jaitsieran

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-07-13 00:00

Hamazazpi parte-hartzaile izan dira eta, antolakuntzakoek diotenez, kopuru «polita» da Foruan batutakoa

Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak Foruko San Kristobal jaien baitan antolatuta, Baldatikako jaitsiera jokatu zen domekan. Aldapa luzea izanik, jaitsiera «oso arriskutsua» izan zen eta, horren eraginez, hainbat izan ziren istripuak. Hala ere, antolakuntzakoek diotenez, kolpeak bai baina ez zen zauriturik izan. Hori bai, goitibehera asko Paresiko jaitsierarako prest ez direla izango azaldu dute, zenbaitetan kalteak handiak izan direlako.

Istripuak alde batera utzita, parte-hartzeari dagokionez pozik dira antolatzaileak. Iñigo Sernaren esanetan, «hamazazpi» goitibehera izan ziren Baldatikan, eta hori kopuru «polita» dela deritzo, «eskualdetik kanpo aldapa ezaguna ez» delako. Gainera, kontuan izan behar da Baldatikako jaitsieran parte hartzeko ezinbestekoa zela federatuta egotea, aldaparen baldintzak «gogorrak» direlako. «Aldapa oso luzea da eta, horrenbestez, kontrolatzeko oso zaila. Tramo luze asko ditu eta kontrolpetik kanpo geratzen dira». Federatuen esperientzia garrantzitsutzat jo dute horregatik.

http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-07-14/p00004014/Istripu_ugari_baina_zauriturik_ez_Baldatikako_goitibehera_jaitsieran._Goitibeherak_Hamazazpi_parte-hartzaile_izan_dira_eta_antolakuntzakoek_diotenez_kopuru_´polita_da_Foruan_batutakoa..htm

http://www.busturialdekohitza.info/albisteak/8966/Istripu_ugari_baina_zauriturik_ez_Baldatikako_goitibehera_jaitsieran.htm


Utzi iruzkina: