Goitibehera jaitsiera Lezaman

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2011-07-06 00:00

Andramariak gero eta hurbilago daude eta Basobaltz Lezamako jai-batzordeak Goitibehera jaitsiera antolatu du lehenengo aldiz, jai-egitarauaren barruan. Jaitsiera irailaren 3an, zapatuan, izango da arratsaldeko 4etatik aurrera. Ekimenean parte hartu nahi duenak arratsaldeko 3etan egon beharko du tren-geltokiaren ondoko aparkalekuan. Gainera, goitibehera-asegurua eduki beharko du. Asegururik ez duenak 10 euro ordaindu beharko ditu, ezin baita asegururik gabe jaitsi. Lasterketa Euskal ligarako izango da puntuagarria eta kategoria bakoitzeko hiru sari emango dira. Txapeldunak 90 euro jasoko ditu saritzat; 60 euro, bigarrenak; eta 30 euro, hirugarrenak.

Izena ematea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik. Mezu bat agindu behar da helbide honetara: goitibeheraklezama@hotmail.com Mezuan datu hauek zehaztuko dira: izen-abizenak, NAN zenbakia, partaide kopurua, lizentziarik dagoen ala ez, eta telefono zenbakia.

http://www.aikor.com/albistea/1069?actual=0&items=10&cat=0


Utzi iruzkina: