Gernikako goitibehera lehiaketa Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-08-13 00:00

Gernikako jaien egitarauaren barruan, Andra Mari egunean, abiadurak txanda hartuko du goitibehera lehiaketaren edizioa berri batekin. Hogeita hamargarrena, gainera. Lumoko lehen aldatsetan hasita, parte hartzaileek grabitatearen indarraz baliatuta, ahalik eta arinen bete beharko dute Lumo eta Merkurio iturrian dagoen helmuga tarterarteko distantzia. Proba hau, Euskadiko txapelketarako puntuagarria izango da, hortaz, Euskadiko goitibehera zale onenak egongo dira Gernika-Lumoko proban. Eta beti bezala, Pasealekuko aldatsean ehunka ikusle batuko dira.

 

Hala ere, herritar guztiek parte har dezaten, zazpi maila desberdinetan zatitu da proba. Horrez gain, originaltasun sari bi ere izango dira.

 

http://www.deia.com/es/downloader.php?to=/fotos/suplementos/hemendik/2009/08/13/ondarru.pdf


Utzi iruzkina: