Gernikako Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik. Euskadiko Txapelketa

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-07-28 00:00

Gernikako goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Euskadiko Txapelketarako baliagarria izango da. Abuztuaren 15ean izango da eta arratsaldeko 17:30etan hasiko da (partehartzaileak 17:00etan irteera puntuan egon beharko dira). Jaitsiera kronometratu bi egingo dira. Karrera federatua izango da.


Aurton, 30. urteurrena ospatzen duen jaitsiera honek 1,6 kilometrotako ibilbidea dauka. Kategoria guztientzako egokia da. Egoera txarrean zeuden bide zati batzuk konpondu dira. Gainera, partehartzaileen segurtasuna hobetzeko asmoz, ibilbidearen azken zatian dagoen oinezkoen pasabide bat leuntzeko, obra txiki bat egingo da. Bidean izan daitezkeen harri txiki eta orbela kentzeko, preziozko urez garbituko da Lumo eta Gernika bitarteko errepidea.
Jaitsiera honen mapa, ibilbidea, kronikak, bideoak, argazkiak eta bestelako informazioa www.goitibeherak.org web orrialde honetan aurki ditzakezue.

 

Lumoko txokoan partehartzaile eta antolakuntzako kideentzako bazkari herrikoi bat egiteko asmoa dago. Hala ere, menua eta prezioa argitzen direnean beraien berri emango da, jendea aurretiz apuntatu ahal izateko.

 

Sariak:

BURDINEZKO ERRODAMENTUZKO HANDIAK
1.- 90 € + Euskal Herriko Goitibehera selekzioaren kamisetak
2.- 60 €
3.- 30 €

EGURREZKO ERRODAMENTUZKO HANDIAK
1.- 90 € + Euskal Herriko Goitibehera selekzioaren kamisetak
2.-
60 €
3.- 30 €

NEUMATIKOAK G1-G2:
1.- 90 € + Euskal Herriko Goitibehera selekzioaren kamisetak
2.- 60 €
3.- 30 €

GOLFO 3
1.- 50 € + Euskal Herriko Goitibehera selekzioaren kamiseta
2.- 30 €
3.- 20 €

ARINAK (LIGERAK)
1.- 50 € + Euskal Herriko Goitibehera selekzioaren kamiseta
2.-
30 €
3.- 20 €

ERRODAMENTUZKO TRADIZIONALAK (KUATROPALOS)
1.- 50 € + Euskal Herriko Goitibehera selekzioaren kamiseta
2.- 30 €
3.- 20 €

BESTEAK
1.- 50 € + Euskal Herriko Goitibehera selekzioaren kamiseta
2.- 30 €
3.- 20 €

ORIJINALTASUNA
1.- 50 € + Euskal Herriko Goitibehera selekzioaren kamiseta

OHARRA: Parte hartzaile guztiei, 30. ekitaldiko kamiseta berezi bana oparituko zaie. Beraz, izena ematerakoan, goitibehera bakoitzeko partehartzaile kopurua eta beraien taiak eman, talde bakoitzari oparitu beharreko kamiseta paketeak prest izateko.

 

Antolatzailea: Arrano Kultur Elkartea eta Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea.


Apuntatzeko, bidali zuen datuak goitibeherak@euskalerria.org edo k.urionabarrenetxea@euskalnet.net helbide elektronikoetara edo deitu 609470390 (Kepa) telefono zenbakira. Hemen ere apuntatu zaitezkete:

 

http://www.zonagravedad.com/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&t=4002

 

Animatu zaitezte eta parte hartu!

 

EUSKAL HERRIA: NAZIO BAT, FEDERAZIO BAT, SELEKZIO BAT!


Utzi iruzkina: