Gernikako Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2010-07-28 00:00

Gernikako goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte. Gaztetxoentzako aseguru berezi bat kontratatuko da.

 

Asfaltu berria botata dago eta ibilbidea egoera ezin hobean aurkitzen da. Kategoria guztientzako egokia da. Jaitsiera honen mapa, ibilbidea, kronikak, bideoak, argazkiak eta bestelako informazioa www.goitibeherak.org web orrialde honetan aurki ditzakezue.

 

Euskal Ligarako baliagarria izango da. Abuztuaren 15ean izango da, arratsaldeko 17:30etan (Partehartzaileak 16:00etan irteera gunean egon beharko dira)

 

Gazte Goitibehera Txapelketarako baliagarria izango da. Gazte Goitibehera Txapelketan puntuatzeko 14 urtetik behera izan behar dira eta kuatropalos kategorian parte hartu beharko da.

 

OHARRA: Parte hartzaile guztiei, kamiseta berezi bana oparituko zaie. Beraz, izena ematerakoan, goitibehera bakoitzeko partehartzaile kopurua eta beraien taiak eman, talde bakoitzari oparitu beharreko kamiseta paketeak prest izateko.

 

Antolatzailea: Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea eta Arrano Kultur Elkartea.


Izen emateko azken eguna abuztuak 14 izango da. Bidali zuen datuak goitibeherak@euskalerria.org helbide elektronikora edo deitu 609470390 (Kepa) edo 699699498 (Iñigo) telefono zenbakietara.

 

Lumon partehartzaile eta antolakuntzako kideentzako bazkari herrikoi bat egiteko asmoa dago. Hala ere, menua eta prezioa argitzen direnean beraien berri emango da, jendea aurretiz apuntatu ahal izateko.


Utzi iruzkina: