FEDERAZIOEN KOPA: Gautegiz-Arteagako Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2010-08-30 00:00

Gautegiz-Arteagako goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte.

 

Irailaren 11an izango da, arratsaldeko 16:00etan (Partehartzaileak 15:00etan irteera gunean egon beharko dira).

 

Federazioen Koparako baliagarria izango da. Euskal Ligarako ere baliagarria izango da.

  

Izen emateko azken eguna irailak 10 izango da. Bidali zuen datuak goitibeherak@euskalerria.org helbide elektronikora edo deitu 699699498 (Iñigo) telefono zenbakira.


Utzi iruzkina: