Busturialdeko Goitibehera Eskola

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-04-06 00:00

Busturialdeko Goitibehera Eskola

Busturialdeko Goitibehera Eskola martxan dago. Inskripzioa Busturiko Kultur Etxean egin behar da 94 617 10 04 telefonora deituz. 5 Euro kostatzen da. Bi jardunaldi teoriko izango ditu, maiatzaren 9 eta 16an goizeko 11etatik 13ak inguru aldera. Biak Busturiko Kultur Etxean izango dira eta Power Point, bideoak etabarren bitartez emango dira. Irakasleak Jon Astui Euskadiko Federazioko Lehendakaria eta Alberto, Nafarroako goitibehera piloto eta mekanikako irakaslea izango dira. Alde teorikoan, historia, arauak, segurtasuna, modalitateak eta goitibeherak nola egin eta hobetu emango dira. Jardunaldi praktikoa maiatzaren 23an izango da 11etatik 13ak inguru aldera Busturiko San Kristobal auzoko Gorritxikale aldapan. Bertan tramankulu guztien aurkezpena, manejuaren azalpenak, trukoak eta praktikak egingo dira. Edonork parte hartu ahal izango du ikastaroetan, baina parte hartzearen arabera, ikasle kopurua limitatu ahal izango da.

 

Animatu eta apuntatu zaitez!

 

www.goitibeherak.org

 

http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-02/p00006006/Busturialdeko_goitibehera_eskola_martxan_da_eta_maiatzean_hasiko_da_lanean.htm

http://www.busturialdekohitza.info/albisteak/8163/Busturialdeko_goitibehera_eskola_martxan_da_eta_maiatzean_hasiko_dira_lanean.htm

 

Busturia acogerá un curso sobre la historia y el funcionamiento de los vehículos utilizados en los deportes de inercia, entre los que se incluye la goitibehera. Los interesados en participar en las sesiones teórico-prácticas, que se impartirán en mayo, podrán apuntarse en el número de teléfono 946171004.

 

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20090407/costa/curso-practico-goitiberas-20090407.html


Utzi iruzkina: